Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutiltxo (orobat mutiltxu g.er.) iz mutil txikia.
Herrira itzuli zenean giltzako bana oparitu zien elizmutilei, hamar urte hortxe-hortxe zuten mutiltxoei. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.
Eta sinistu mutiltxoak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 184. orr.
Mutiltxo bi daukiez, Zuhaitz eta Egoitz. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.
Hortxe dauzka beste hainbeste muskiltxo, begininiak zabaldu eta erne, mutiltxo lotsati enamoratuak iduri, hauts maitemindu horren milaka laztan hegalarietarik batenbat berengana atxikitzeko irrikitan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.