Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutildu1, mutil(du), mutiltzen du ad murriztu, moztu, lumatu, soildu.
Larru zerrendak atera, mutildu, oliotan irakin, lehen semea sakrifikatu eta antzekoak, mnemoteknika dira funtsean. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 95. orr.
Eta ezin hura jabetzen zen haien gauez eta gorputzez, "han" aipaezin hartan ezereztu, mutildu, torturatu eta beharturiko gorputz gaixo haietaz batez ere, ezinezko ahanztura baterantz ihesi saiatzen baitziren bata zein bestea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.