Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, marraztu bitartean, ohartu zen bere ohiko estiloa mutazio mingarria jasaten ari zela, ia eskizofrenikoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 177. orr.
Badira, ordea, guraso dirudunik ez duten langileak baina ugazabaren interesak eurenak balira bezala defenditzen dituztenak, Stockholm sindromearen mutazio baten pean baleude bezala. Berria - Kultura 2004-12-08
Espainiak beti bera eta berdina dirau, inolako mutazio barik bere esentzia eternalean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 192. orr.
Nola zehaztu jarraitasun-eza pentsatzea zilegitzen duten kontzeptuak (atalasea, haustura, ebakidura, mutazioa, eraldaketa)? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.
Historiaren mutazio epistemologiko hau ez dago burutua oraindik gaur egun. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 18. orr.
Mutazioak zorizko gertaerak dira, ez dira egoten norabide jakin batean zuzenduta. Berria - Gaiak 2006-03-25
Organismoen arteko desberdintasunak zorizkoak eta herentziaren materialetan suertatzen diren erroreek sortutakoak dira (geneetan mutazioak gertatzen baitira). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.
Gaitza gene baten mutazioek sortzen dutenez, biotxipa mutazio horiek detektatzeko diseinatu dutela. Berria - Gaiak 2004-10-19
Pentsa liteke hiesa 1960ko urteetako azken aldean sortu zela, birusaren mutazio baten ondorioz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 118. orr.
Mutaziook aldaerak eragiten zituzten entzimetan, eta aldaerok bestelakotzen enbrioi-garapenaren zenbait urrats eta, ondorioz, espezieen formak eta jokaerak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.
Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat, euli itxuragabe bat, beldar gaizki eraiki bat agertzea, seinale paper zehatz bat jokatzen duela mutazioak jotako geneak eraikuntzaren urrats batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Bigarren mutantearen buruan hanka bat eratu bada antenaren ordez, seinale mutazioak gene bat indargabetu duela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.
Askoz mutazio genetiko gutxiago dituzte polikiago ugaltzen diren espezieek. Berria - Gaiak 2006-01-25
Mutazio bidean dagoen gizartearen ezaugarria da. Berria - Kultura 2004-02-17
Gizarte primitibo baten izaeraren mutazio bidez zibilizazio baten sorreran gauzatzen den aldaketan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.
Nazio Batuen Erakundearen arduradunek ez dituzte kontuan hartu Txernobilen inguruko eskualdean gertaturiko ehunka mila heriotza zein minbizi eta mutazio kasuak. Berria - Gaiak 2006-03-26
Ukrainako Rivne eskualdean, zentraletik 400 kilometrora, minbizi eta mutazio kopuruak ohiz kanpokoak direla esan dute hango sendagileek. Berria - Gaiak 2006-03-26
Nolakoa izango da mutazio prozesua, gertatzen bada? Berria - Harian 2005-10-14
· X izpien moduko agente mutazio-sortzaileen eraginen azterketaren bidez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Bokal-mutazioen legearekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.
· Gene-mutazioak ziren gakoa aniztasun eta desberdintasun biologikoaren jatorria azaltzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.
mutazio genetiko (7); mutazio genetiko hori (3); mutazio genetikoak (4)