Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

musuzapi (orobat musu-zapi g.er.) 1 iz zintz egiteko, malkoak xukatzeko eta kidekoetarako erabiltzen den eskuzapia. ik mukizapi; mokanes.

Musuzapi bat atera zuen soinekoaren mahukapetik, eta zintz egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Sakelako musuzapi bat, Marie Rogêt izena brodatua zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 176. orr.

Buruko musuzapia hobeki egokituta, txiskeroa atera zuen sakelatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Zuzendariak musuzapia pixka bat zabaldu eta kopetako izerdia xukatzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.

Musuzapi koloretsu bati eragin zion beste emakume batek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

Musuzapi zikin bat atera eta kopetako izerdia lehortu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Musuzapi bihurritu batez aurpegiko hautsa igurtzi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.

Ezin zuen kotoizko musuzapirik erabili, etxeko gainerako guztiek bezala, harizkoak eta zetazkoak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Paperezko musuzapi batez xukatu zituen Léak begiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Denetik oparitzen zion Avigdorri: zetazko musuzapi bat, galtzerdi pare bat, lepoko bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.

Usain sakona itsatsi zitzaion musuzapiari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 108. orr.

Malkoz eta odolez beteriko musuzapi bat begian ipinita alde egin zuen sudur luzeak, estropezuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Hozka egin dit! -esan zuen, odoldutako musuzapi batean bilduta zeukan eskua erakutsiz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.

Eta lasaitasunez uretara bota du musuzapi odolez zikindua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.

Ez nion esan nahi izan musuzapi bat bezain txikia dela Paris, mundua bera txikia delako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Baina Patricia, agindu egin didan ordea... -musuzapi punta bat hartu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musuzapi bat atera (4); musuzapi zuri (7); musuzapi zuri bat (3); musuzapi zuria (3); paperezko musuzapi (4); sakelako musuzapi bat (3)

musuzapia atera (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus