Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amak, besoetan hartu, eta musuka maite-maite egin dio, lehenbailehen isil dadin. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 110. orr.
Lehen egona zen beste mutil batzuekin, baina musuka eta horrela, besterik ez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.
Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.
Jan-edanean hasi ziren, eta musuka, eta laztanka. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.
Eta gero, eni hitz baten erraiteko denborarik utzi gabe, musuka lotu zitzaidan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.
Eta elkarri musuka hasi ginen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 116. orr.
Autobusen geltokiko aterpean, eserlekuan jesarrita, bikote bat musuka ari zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 224. orr.
Musuka, elkar jan nahi balute bezala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.
Irriz eta musuka. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.
Dantza lotuetan argitzalean musuka eta musuka. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 70. orr.
Eta lekua diskretu samarra zenez, musuka errabiatuan hasi ginen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.
Musika indartsuago aditu zen, jendea dantzatzetik geratu zen bat-batean, borobilaren erdian Jessica eta Theo elkarri musuka luzean begimendu zituztenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.
elkarri musuka (19); elkarri musuka hasi (4); musuka ari (15); musuka ari zen (3); musuka eta laztanka (6); musuka hasi (18); tira ahala musuka (3)