Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

musugorri (50 agerraldi, 29 liburutan; orobat musu-gorri 14 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean) izond musua gorria duena.

Sudur puntan antiojo beltzak dituen agure musugorri batengana makurtu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Emakume gazte musu-gorri morez jantziriko bat sartu zen gelan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 272. orr.

Emakume lodi musugorri batek zabaldu zuen atea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Irlandar musugorri mozkortia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

Ondoan eserita dauzkan udatiar musugorriak, beren haragi nasaietan eroso, gozatzen ari dira antzezlanaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Bat txikia, bibote finekoa; beste bat altua, aurpegian Gramsciren antz pixka bat zuena; eta bestea musugorri eta ile-kizkur bat, beti irribarrez zegoena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.

Emakume ederren bolada zen artean eta bera aski musu-gorria zen orduan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Musugorri hari, ordea, seriotasun astuna zerion, jendeari harridura eta inoiz traba sortzen ziona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus