Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

musu (orobat mosu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian musu agertzen da) 1 iz adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. ik muxu; pot1; pa; laztan; muin2.

Aurrena musu batez itxi zizkidan ezpainak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 213. orr.

Musu bakoitza azkena zen, eta gero azken bigarrena zen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 290. orr.

Haien ezpainak etengabeko musuetan bateratzen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Deabruaren musuak zureak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 135. orr.

Musu sutsu batek batu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Besarkada eta musu behartuak izan ziren jarraian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 226. orr.

Gerrikoa askatu gabe nuenez, nire lehen musua erdi bidean galdu zen, ahalegin zapuztu bat, musu barregarri bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.

Musu bat zure alaba atseginari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 284. orr.

Eta neure beso batez maitekiro estutzen, hartu zuen alabaina musu ezti hura.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.

Musu korapilatuak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 135. orr.

Deus gutxi, musuren bat ahoan eta zirri batzuk, baina esango nuke zerbait gertatuko zela, Rodolfo hil izan ez balitz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Joder, musu bat ezpainetan, konfiantza dagoen seinale!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 271. orr.

2 (eman aditzaren objektu gisa; ik beherago 10)

Tsiganokek estu ematen zituen musuak, hortzak nabariarazterainoko indarrez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.

-Errukizko musuak masailean ematen dira, Diego- xuxurlatu zuen-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 210. orr.

Nik neuk, setati, eman egin nion musua halere, Ivyk bere zigarretari jaregin gabe erretzen segitzen zuela, musu belarrian, musu lepo zurrunduan, musu baldokian, musu ile-adats mikatzean...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

Aspaldiko ezagunak bagina bezala, bi musu eman zizkidan ontsa goxoak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Eman musu pare bat, gizona, ikaragarri maite haut eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Horretan gelditu ginen bi musu epel elkarri emanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Luixak musu ergel bat eman zidan eta xoria bezain arin urrundu zen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Musu leun bat eman zion ezpainetan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 146. orr.

Hurbildu zitzaidan, eta musu bat eman zidan, musu leun, maitekor bat, masailean, ezpainaren ertzetik oso hurbil.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.

Musu luze eta hezea eman zion osabari aho-ahoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lady Bracknellek batera eta bestera begiratzen du, musu-hotsari antzik ezin emanez bezala.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 45. orr.

Irribarrea dirudien musu-imintzio batez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Jastatu banuen jastatu, musu iturri horrek xoratua nindukan, nahiz doi bat harritua ere nengoen, ez bainuen uste neska bat izan zitekeela hoin laster hein horretaraino amorostua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Ahots eztia zuen, maindireen firfira goxoaren antzekoa, eta musu-emaile usua zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Antje, andereño musu-emaile gisa, ez oso erne.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 199. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Poztu egin zen -hala zirudien- burugainean ongietorri musua eman nionean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 157. orr.

Eta masailan eman dit haur-musu xalo bat, laburra, lizunik gabea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 328. orr.

En fin, Marta, mila esker kafeagatik -agur-musu bat eman zidan masailean-.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.

Agur-musuak eta bizkarrekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

5 aurpegia.

Musua garbitzen die poltsan beti eramaten duen belakiarekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.

Txarolezko bisera apurtu bat, whisky-usain arina isurtzen zuen musu estu baten goialdean ezarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

Apur bat argaldu da, eta musua estilizatu egin zaio.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 78. orr.

Sudurra, ezpainak eta hagin batzuk txikituta, belauniko geratu zen Toliño, eskuak musu odolduan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 18. orr.

Joseluren musua piztu egin zen, trikimailuaren nondik norakoaz jabetuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

Suaren ondo-ondoan gelditu zen; sudurretik muki tanta zeriola, hozminduta musua, motel hitz egiten zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Gaur ere orduan bezala haserretzen da nirekin, baina orain musua okertu eta biktimarena soilik egiten du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Musua zimurtu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 151. orr.

Sudurra motz, musua gorri, eskuak txamarrako sakeletan sartuta, trinkili-trankala heldu zen Karrikara Dimas.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.

Ilea zuriz pintaturik eta gorriz musu aldea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 216. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sudurzapala Silena, Satira emea, ezpaintsua musu-lorea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

Zure masailak granada ebaki baten bi erdiak, musu-estalkipean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Aurpegi luze eta xaloa zuen, kosmetikorik sekula erabili gabea, noski, eta musu-kolorea aldagaitz ageri zuena beti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik)

"Musu-triste" erraten diodalarik ere ez du muturjea argitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Kapela gorria eta untxi-larruzko jaka grisa jantzirik zituen neska musu gris bat haren ondoan eseri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 402. orr.

Eta berehala, farola baten azpian, Tinoren bi gorilak, behin portu ondoko ostatu italiarrean topatu nituen bi morroi musu-berdeak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Diane txikitxoa, musu-arrosa eta haserre-antza, bere sehaskatxoan ozta-ozta ikusgai, hainbeste parpaila eta gauzakiren artean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere piamontear-musu gorri ñimiñoan irribarre gizalegetsu bat marraztuta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 121. orr.

Atso ile-zuri sagar-musu batek buruari eragin zion, etsipenezko zirkin bat eginez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Aski duzu haren arratoi-musu nazkagarriari begiratzea bera dela jakiteko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 136. orr.

Zoaz zeu afalorduan eta entreteni ezazu gure "Zaldi-musu", txotxoloa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 211. orr.

Neska puska ederra... sinetsi nahi al didak konketa-musu hori, zera, zakilduna dela?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

9 sudurra.

Mukia etengabe zerion musupetik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

10 musu eman

-Aitatxo ez al da etorriko niri ondo lo egin esatera eta musu ematera?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Baina musu eman behar nionean, une horretan bertan, esnatu egin nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 201. orr.

Musu emateko eskatu zidan Marisak, aurpegia nirearen ondo-ondoan jarrita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Emaidazu musu bat agur esan aurretik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Eman musu bana anaiei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

"Ezpain urdin horiek musu emango didate", esan nion neure buruari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Bekokian eman zidan musu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 299. orr.

Osaba Jimek musu eman zien bi emakumeei ezpainetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Gorputza nigana hurbildu eta musu eman zidan ahoan maitasunez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Eskerrik asko! Kopetan musu eman nion, eta lumari begiratu nion berriz ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.

Musu eman nion esker onez, masaila batean oraingoan, bestean esku bat maitekiro jartzen niola.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Trumoi haize eta euri, lurrak musu eman dio zeruari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

11 musu eta musu adlag

Musu eta musu segitu genuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Elkar besarka hasi ziren guztiak, musu eta musu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

Sethek musu eta musu ematen zien.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

12 musu-estu (corpusean musuestu soilik) izond

Oinak kaobazko idazmahai berriaren gainean, mutil gazte musuestu bat bere aulki birakarian etzanda zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

13 musu-gitarra (ETCn 11 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian musugitarra agertzen da, ETCn 16 agerraldi) iz burdinazko musika tresna txikia, dardararazten den mihi bat duena eta ezpainen artean jarrita jotzen dena. ik musugitarra.

Ama batzuek -orain hilda zeudenek- musu-gitarren erritmoan eragiten zieten sorbaldei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.

Baita panderoa arrabitarekin edo musu-gitarrarekin ere.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.

Frai Alfontsok Santanderretik ekarri zituen tronpak, musika tresna bereziak, gaurko musu-gitarrak baino handiagoak eta ozenagoak, eta horiek izan ziren taldekoen mezuak alde batetik bestera zabaltzeko tresnak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.

14 musu-huts (orobat musuhuts eta musututs; Euskaltzaindiaren Hiztegian musu(-)huts agertzen da) espero zena lortu gabe.

Bat-batean, burutik pasatu zitzaion ezen beharbada Corley beste bide batetik joango zela neskari etxera laguntzera, bera musu-huts utzita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Eta gaztetxo barregarriak, izuak harturik, eserleku libre baterantz ospa egingo dik, bestea musuhuts utzita.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 35. orr.

Baina On Camillok ederki zekien horrelako kolpeak hartzen, eta jendea musu-huts atera zen elizatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 64. orr.

Gero, beste kafe bana agindu ostean, musututs utzi ninduen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

15 musu-oker (corpusean musuoker soilik) izond

Bi lagun ziren Unba kanpoan: Joxemari handia eta Manu musuokerra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.

16 musu truk (52 agerraldi, 16 liburu eta 29 artikulutan; orobat musutruk 23 agerraldi, 13 liburu eta 6 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian musu(-)truk agertzen da) adlag doan, hutsean, urririk.

Musu-truk bazkaldu duzu Francesenean?!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

Ordaindu zioten, bai, baina musu-truk ere eginen zuen, are gehiago, ordaindu ere eginen zuen itzuli ahal izateko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Musu-truk emateko prest nengoan, baina orain ez duk niregandik ezertxo ere jasoko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Merezi duten saririk ezin eman, eta esker oneko aipua behintzat zor nien musutruk lagundu didatenei.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 17. orr.

Zenbat holako uso kolpatu eder ote da, jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren, diru edo musu truk beste gizajo pobreren bati disimuloan erantsia?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.

· Zera, zuretzako doan izango delako, musu-trukean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 112. orr.

17 musu-zimurtu (corpusean musuzimurtu soilik) izond

Musugorria izan da euskal usarioan gazte ederra, segaila, sasoikoa; eta alderantziz: musurdina (edo txeismoa tarteko: mutxurdina) sasoia joandakoa, musuzimurtua, zakartua, gaztekolore ederra galdutakoa, alegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

18 musu-zuri (orobat musuzuri) izond

Jaka zuriko gizon musu zuri batek ireki zion atea. jarri zen dukesa, bere zorabioan, zurbil eta musuzuri, gero eta musuzuriago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 390. orr.

· Horrela joaten dira ordu hotz horiek aurrera, eta suspentse luzea oso nekagarria gertatzen zaie egoera hori lehenengoz bizi duten musuzuriei; baina beteranoentzat, ulu artegagarri horiek eta isiltasun are artegagarriagoa gaua aurrera doan seinale baino ez dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahoan musu (19); ahoan musu eman (6); ahoan musu emateko (4); ahoan musu ematen (5); amari musu (5); bekokian musu (5); bi musu eman (13); elkarri musu (28); elkarri musu bat (4); elkarri musu eman (8); elkarri musu ematen (6); eman musu (9); emandako musu (6); eskuan musu (8); eskuan musu eman (7); ezpainetan musu (13); ezpainetan musu eman (7); hurbildu eta musu (8); kopetan musu (9); kopetan musu eman (4); makurtu eta musu (6); masailean musu (10)

musu arin (8); musu arin bat (6); musu azkar (9); musu azkar bat (8); musu bakar (6); musu bakar bat (5); musu bana (19); musu bana eman (11); musu bat (215); musu bat bidali (8); musu bat eman (67); musu bat emanez (5); musu bat emateko (9); musu bat ematen (15); musu bat pausatu (5); musu batzuk (6); musu bero (4); musu bi (5); musu eman (362); musu eman nion (39); musu eman zidan (47); musu eman zion (73); musu emanez (21); musu emanez agurtu (4); musu emango (16); musu ematea (11); musu emateko (34); musu ematen (99); musu ematen saiatzen (4); musu ematera (13); musu ezti (4); musu gorri (7); musu gorria (4); musu handi (5); musu huts (7); musu labur (9); musu leun (5); musu luze (17); musu luze bat (6); musu luzea (5); musu pare (14); musu pare bana (6); musu pare bat (7); musu triste (5); musu tristek (5); musu tristeren (5); musu tristeri (4); musu truk (48); musu txiki (5); musu zapi (4)

neskari musu (5); pare bat musu (4)

azken musua (15); lehen musua (17); lehen musua eman (4); lehenengo musua (7); musua eman (29); musua eman zion (12); musua emateko (5); musua ematen (5); musua gorri (5)

besarkadak eta musuak (6); elkarri musuak (6); lehen musuak (4); musuak eman (7); musuak emanez (4); musuak ematen (9); musuak eta besarkadak (4); purpurazko musuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus