Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joan den egunean, denen aitzinean, telebista dela lekuko erori da, joan da mustupilka. Herria 2004-10-28
Eta oihukatu bezain laster mustulpika erortzen da mutikoa adiskidearen gainera, gorputz guzia osoki zoramenean, errepikatuz: "Xanti!... Xanti! Xanti!..." Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.
Egoten ginen biak eleketa, gure apezgoaz eta elkarrekin ohartuz haurtzaroan ezagutu genuen mundua mustupilka zihoala. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 99. orr.
Reno-ratu aintzin lehengo artzainen tokiak, nork ez du aditu zaharrago bati artzain Nevadan egonik, oraiko bide ikaragarri horiek hor gaindi trebes eginak dira, udan bezala neguan elurrarekin jendea mustupilka ba omen dabila. Herria 2003-11-27
Ilunbean hilak mustupilka eroriak ikusten dira, lurra eta belarra odolez gorrituak; armada bateko nola besteko gizonak, gorputz gazte zaintsuak, bizitzeko, maitatzeko eginak, ama baten semeak denak, gerlan bortxaz ari edo errabiatuak... Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.