Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adin gabeko aitatxi zahar bat mustuka pasatzen ari zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 111. orr.
Izebak gorputzaren mugimenduak neurkatzen zituela, ezpainetara ura luzatzen eta noiztenka kopeta mustukaz lehortzen zion, amultsuki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
Geratzen zen aulki bakarrean eseri zen, baina saltoan zutitu zen ia berehala, eta bere azpitik hautsa kentzeko mustuka gris bat, luma asko gabea, atera zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.
Pince andreak, liburuzainak, hautsa kentzeko mustuka astindu zion aurpegiaren aurrean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 178. orr.
Ate ondoan pilatan jarrita, etxezainak hartu eta banaka-banaka mustuka pasa eta hautsa kendu zien ardura handiz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.
Artalaria etorri zitzaidan bere mirakuluzko belaki-mustukarekin; apur bat busti zizkidan bekokia eta izterra, eta hop, altxatu egin nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.
Oinezkoaren oin hatzak, bertako belar mustuka eta etxearen apaindura. Herria 2005-07-28