Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muslari 1 iz musean jokatzen duen pertsona.

Agi denez, ezustean harrapatu nahi du Arrietak irakurlea, muslariak joko lagunekin egiten saiatzen diren bezala.  Berria - Kultura   2004-11-20

Muslari trebeak ziren segur, baina oroz gainetik euskaldun porrokatuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.

Deskartaturiko karta parea mahai gainera botatzen duen muslariaren keinu utziaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Pazko biharamunean, muslarien besta handia Larzabalen eginen da.  Herria   2004-04-08

Ramuntxo Aztalarin dantzaria, Amedee Xango muslaria eta Antton Haitzondo haizkolaria.  Herria   2001-09-20

Aurten, Iruitenean bilduko dira muslari eta muszaleak, larunbat arats guziz, 8ak eterdietarik goiti.  Herria   2004-01-15

Bi hilabetez, 130 muslari pare dira lehiatu Txixtulari ostatuan, antolatua zen 16. lehiaketa huntan.  Herria   2001-04-05

2 (izen soila aditz baten ezkerrean)

Otoruntzaren arabera, kantari edo muslari aritzen zineten.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 19. orr.

2 (izenondo gisa)

Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus