Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Minduta neuzkan izterretatik bizkarrerainoko muskulu guztiak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 118. orr.
Batere intelektuala ez den tipo bat, muskulu hutsa, neskari animalia eder bat iruditzen zaiona. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 147. orr.
Doi mugitzen ditu aurpegiko muskuluak, barre-irudi bat baino haratago joan gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.
Anaiak aurpegiko muskuluak uzkurtu ditu apur bat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.
Kulturisten jarreran itzelezko muskuluak erakusten. animaliak nola mugitzen diren; muskuluak nola orekatzen diren eta elkarri tiratzen dioten; giza gorputzaren egitura nolakoa den. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.
Lacey-k bizkarrezurreko muskuluen atrofia dauka. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.
Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Balkaniarrak muskulu bikian mina sumatu zuen igandean. Berria - Kirola 2004-12-22
Ezker hankako muskulu iskiotibialean du mina, baina larritzekorik ez. Berria - Kirola 2004-12-07
Zaintiratua dauka muskulu iskiotibialetan. Berria - Kirola 2004-12-09
Muskulu ziliarra erlaxatzen denean, tentsio handiagoa transmititzen dute kristalinoari eusten dioten zuntzek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Muskuluen distrofiaren kontrako tratamenduetan. Berria - Gaiak 2004-05-20
Eskuin hankako soleo muskuluan gainkarga duelako. Berria - Kirola 2006-04-13
Soleo muskuluan du haustura, izterrean, aduktoreetan. Berria - Kirola 2006-01-03
Emakumeek muskulu-uzkurdurarik sentitzen ez dutenean. Berria - Gaiak 2004-05-30
Zazpi aste horietan, moldeak, muskulu ehunak eta odol hodiak garatu zituen. Berria - Gaiak 2004-08-28
Aurpegiaren muskulu ehunaren atrofia da ondorioetako agerikoena. Indarrak alferrik galtzea litzateke gorputzaren muskulu-motorrak beti indar maximoan lan egiteko moduan antolatzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
Nerbio-zuntz batetik igaro daitekeen energia elektrikoa ez dela aski muskulu-zuntz bat estimulatzeko, askoz lodiagoa baita muskulu-zuntza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.
Muskulu edema atzeman diote ezker eskuan, miositisa eta tunel karpianoaren edema ere bai. Berria - Kirola 2004-05-11
Badira bi muskulu mota nagusi: lisoak eta ildaskatuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.
Maskuriko irteerari ondo itxita eusten dio normalean muskulu-sistema batek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.
hankako muskulu (3); muskulu bikian (3); muskulu iskiotibialetan (3); muskulu zuntz (7)