Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerritik heldu zion, lepoa musukatu eta haren ipurdiari itsatsi zen, muskuilua arrokari bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.
Muskuiluak jaten ari dira eta ardo zuria edaten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.
Itsaskiak (ostra, almeja, muskuilua). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.
Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Tea ere bero beroa, eta gailetatxoak, eta muskuilu erreak, bero beroak, jateko jada prestatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.
Muskuilu egosiak zituen saltzeko, ur garbian igerian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
Dastatu frantses erara prestatutako gure muskuilu gozoak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.
Adituek azaldu zutenez, itsas hondoan dagoen fuel-olioak muskuiluak eta txirlak pozoitu ditu eta, era berean, baita horietaz elikatzen diren animalia handiagoak ere. Berria - Gaiak 2004-03-28
Usteltzen ari zaio zurajea, herdoila darie loturetako iltzeei, goroldioak eta muskuluek hartua diote gila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
Muskuilu batzuk alga itxura eta forma dute, eta badira koralen oso antzekoak ere. Berria - Gaiak 2006-04-18
Metaturiko muskuilu zakuetatik ur errekastoak isurtzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Hantxe utzi genuen, barran bermatuta, zorua ganba-azal eta muskuilu-oskolez harrigarriro estalita zeukan Mantxa barruko taberna hartan, itxaroten. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 80. orr.
62 muskuilu espezie berri aurkitu dituzte Filipinetako Panglao irlan Berria - Gaiak 2006-04-18