Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
muskil 1 iz kimua.
Itsasoraino luzatu zituen adarrak, Eufrates ibairaino muskilak. Elizen arteko biblia Sal 80,12
Gero udare eta sagar muskil txikiak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
2 irud/hed
Berarengan eta beraren bidez ustekabeko poza eta berritasun santua sortu da lurbira osoan: erlijio zaharraren muskilak aspalditik ajeatuak eta zahartuak zeuden adarrak biziberritu ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.
Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.
Aluko muskila arrosa milikakatu zion, zor zion diru kopurua bular artean pausatu aitzin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.