Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean. Baina bainuaren freskura galdu bezain laster, odolak hanka-besoen muturretaraino zekarzkion berriz ere izokinen usain geza, esperlinen bioleta eta musketa, sardinzar eta arraien garraztasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.
Paretik pasatzerakoan, ai!, musketa moduko lurrin bat zerion haren lepoaldeari. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 57. orr.
Padura baten gisan nabarmenago egiten zen, oheen musketa-usainarekin eta esnatu-hurren zen kale harriztatuaren aldarri kerratuarekin nahasita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.
Eta burua bazihoakiola ere sentitzen zuen, uztailean, arratsalde bero-erreetan, meloiek musketa lurrun sarkorrarekin inguratzen zutelarik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.