Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendian, alorretan eta kalean ere begi bistan agertzen dira: beleak, katagorriak, muskerrak, sugeak eta ziminoak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 149. orr.
Kaxatan gorde ohi zituen, etxeko egurtegiaren atzeko aldean -muskerrak, trikuak, denetarik-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.
Lau bat oilo mokoka batetik bestera banana-mordoen azpian, lokatzean erdi-lurperatutako harriak, muskerrak mango-arbolen enborretan gora, bizpahiru liztor burrunbaka. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Paretetan musker asko ikusiko duzu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 182. orr.
Sugandilak harrapatzen genituen, eta musker hori-berde batzuk (gutxitan, zoritxarrez), are ziraun luzeren bat ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.
Indian, dena dela, ez du muskerrak horrelako izen txarrik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 156. orr.
Makurtzen denean, musker laranja-berde bat agertzen zaio ipurmasailen arteko erretenaren gainean, tatuatuta, jakina, haragizko bide ilun horretatik abiatuko balitz bezala. Berria - Kultura 2004-08-12
Trena bortizki binbilikatzen zen, musker neurriz kanpoko edo hautsi bat bailitzan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.
Orain muskerrak eguzkitan bezalaxe egon ahalko zarete hor eserita lagunak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.
Nik ere zerbait freskoa edan behar dut, txirenetarrok... dagoeneko musker azalaren antzera igartzen dut eztarria. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 54. orr.
Musker koloreko suge luze bikaina agertu zen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 159. orr.
Ikerketarako, 64 musker eta suge espezie hartu dituzte zientzialariek, eta horien bi gene aztertu dituzte. Berria - Gaiak 2004-02-06
Bide gainera makurtuta, hostoz zamatutako adarrek halako baso muskerrez estaltzen dute zerua. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.
Aitzin eta gibel, aurkiz eta ifrentzuz, konkistatzaile indiar-jale baten irudia zeraman paper puska muskerraren angelu eta azalera ezberdinek eskaini ahala aukerez baliatu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.
-Berrehun musker ordainduko dizkizut. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.