Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
musikoterapia iz eritasun jakin batzuk musikaren bidez tratatzea.
Musikoterapia oso hedatua dagoen terapia da, jende askok baliatzen du arazoak arindu, gainditu edota, besterik gabe, nortasuna indartzeko. Berria - Kirola 2004-07-09
Hau da "Presta hadi" plangintza: bertsularitza eta psikomotrizitatea landuko dira azaroan, euskal jolasak urtarrilean, informatika otsailean, musikoterapia eta historia martxoan. Herria 2002-11-07
Musikoterapiako ekitaldi batean hasi beharrean dago, etenaldirik gabe tarantelak jo eta jo aritu beharko du ordutan eta ordutan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 17. orr.