Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
musiko iz musikaria.
Musikoa zen Beristain, trikitilari baino. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 50. orr.
Kantu gehiegi zekien kaleko musikoa izateko. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 43. orr.
1974an sortu zen talde hori musiko profesionalak ez diren abeslari eta instrumentu jotzaileez osatuta. Berria - Kultura 2004-08-28
Musiko kultoa bihurtu zen Gelatxo, bidean mendiko erromerien erritmo basatiagoak ahaztu gabe. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.
Pertsona bezala apala, baina jeniodun musikoa. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 63. orr.
Beethoven musikoaren sormen sutsua. Berria - Kultura 2004-01-31