Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
musikatxo iz adkor musika.
Mekanismoa bazebilen, baina poltsikoko erloju hark ez zeukan kristalik, ez orratzik, eta ez zidan ezertarako balio; haatik, estalkia ondo zeukan, eta, hura irekitzean, musikatxo bat jotzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.
Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
-Nahi al duzu musikatxo hau itzaltzea? -galdetu dit Alejandro Andrade Sekretariako Ministrordeak bere bulegora sartu orduko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 133. orr.