Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
musikaltasun iz musikala denaren nolakotasuna. ik musikalitate.
Bere poesian musikaltasuna osagarri bat baino gehiago, esentzia zen. Berria - Kultura 2004-03-21
Liburu honetakoa da Thomasen poema ezagunenetako bat, "Fern Hill" ederra, erritmo eta musikaltasun liluragarriaz haurtzaroaren mundua Paradisu galdu baten moduan agertzen duena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.
Euskarak musikaltasun propioa duela esan liteke? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 255. orr.
Jatorrizko musikaltasunaren kutsu bat gordetzen saiatuko naiz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.
Naroa Intxaustik gustuz eta musikaltasunez abestu zuen erdi bolumeneko ahotsarekin. Berria - Kultura 2004-11-30