Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musika matematika da, matematika alai jostalaria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.
Musika ikusi ezin den artea da, eta duela hamarkada gutxi aurrerapen teknikoek posible egin zuten arte, kopiarik onartzen ez zuen artea zen musika. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 57. orr.
Gehienez ere, oihartzun bat da musika, dio George Borrow-ek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.
Bozgorailuetan zabaldua, musikak albo kalezuloetako gazte ugari erakarri zuen, eta samaldan hartu zuten Sanadikia kalea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.
Musika isildu egin zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.
Baina zertarako pentsatu, musikak hegaldaraz bagaitzake? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.
Eta musika harekin dantza egiten ez zuena hilda zegoen barrutik. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 27. orr.
Lehen garagardo tragoxkek, musikaren erritmo bero eta limurtzailearekin batera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.
Alaba kanpoan, musikako klaseak ematen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 160. orr.
Musika ikasitakoa zen bera ere, Comillasen, Jesusen Lagundiaren Unibertsitatean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Polkaren musikak gora egin du, baina urruti. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 51. orr.
Batzuek musika entzun orduko saltoka hasten dira, ni ez. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 49. orr.
Gainera, hainbat musika obra ondu zituen, batik bat abesbatzentzat. Berria - Kultura 2004-02-15
Musika jartzen du: Mozarten klarinete boskotea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
Disko jo-gailuan ezarritako musikari bertze deusi erreparatu gabe nengoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.
Musika jadanik itzalia zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Euria ari zuen eta ene arimak xurgatu egin zuen musika eme hura. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.
Eta itsuak musika iheskorrari ekin zionean, ate aldera jo zuten soldaduek.Horixe zen, musika sorgindua zen hura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.
Parsifal-eko musika zirraragarria, goitarra eta, aldi berean, indartsua... bortitza. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.
Egunez, musika bitxi eta goibel hori hiriko zalapartan aienatzen zen, espetxearen ondotik igarotzen zen kale zabal eta jendetsuko iskanbilan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Four Deucesetik datorren musika tristea eta geldoa da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.
Musika atsegin bat besterik ez zitzaion giroari falta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 194. orr.
Gure aldizkariak musika klasikoari buruzko gaiak jorratzen ditu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 242. orr.
Aski da, hala dela etsi dezagun, musika barrokoko zati han-hemenkako batzuk entzutea, guztiek ageri baitute familia-aire nolabaiteko bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.
Musika modernoko libururik ba al duzu? Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 107. orr.
Oso musikazale ba7 itzen Rousseau, batez ere musika italiarraren zale. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.
Kamarako musika eta opera piezak jotzen zituen talde batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
Makinako musika ere azkarki ematen da ostatuetan, eta horrek itotzen du kantua! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 66. orr.
Benetako musika entzun nahi diagu! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 10. orr.
Nahiz eta zenbaitek, Sarriegiren musikaren jatorri herrikoia eta helburu are herrikoiagoa kontuan izanik, bigarren mailako musikatzat hartu. Askoren artean «Rataplan» - 20. orr.
Musikazale zenez, sala bat apaindu zuen behealdean musika saioak entzuteko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.
Musika nota batzuk iritsi ziren emakumeen belarrietara. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.
Une hartan emanago zen musika doinuetara, adiskidearen hitzetara baino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.
Hoteleko sukaldetik zetozen musika aireak amerikar filmetakoak ziren. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.
Anitzetan, zenbait musika-pasarte entzutean, negarrez hasten nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.
-Musika bideoak ari ziren orduan emititzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.
Musika-diskoen saltzaile? -galdetu nuen, harriturik-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.
Musika aparatuan kasete baten alde bat eta segidan beste aldea entzun zituen osorik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.
Musika-pieza landuak gogoratzeko eta ikasteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.
Izatez Leningradokoa zen bera, eta hantxe egin zituen musika-ikasketak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Hilabete batzuez musika irakasle aritu zen Munichen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.
Hitzaldi eta musika-jardunaldietan parte hartzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.
Musika-emanaldiren bat edo hitzaldi interesgarriren bat izaten zenean, haietara bai, azaltzen nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.
Koloretsuak dira musika kontzertuen iragarkiak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 35. orr.
Musika-sala izaten jarraitu zuen, agian amak sekula galdu ez zuelako beste piano bat izateko esperantza. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Bazirenean parke itxietan musika kiosko hutsak eta estaliak, barandak igotzen errazak zituztenak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.
Nik apartamentua deskribatzen nien, Louis-Philippe estiloko idazmahaia, belus gorrizko besaulkiak, musika-katea. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.
Musika-kutxa bat kaobazkoa, barnean bi neska-mutil [...] dantzatzeko jantziz apainduak gordeta zituena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.
Ansorenak, txistularien maisu izan zenak, eta Donostiako musika memoriaren zatirik hoberena gauzatzen duenak, [...]. Askoren artean «Rataplan» - 94. orr.
Musika-terapia saioaren erdian, ordea, Leire serio jarri da, bat-batean zerbait garrantzitsua gogoratu izan balu bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 68. orr.
Organo musika entzuten du alargunak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.
Tabernetako dantza-musika, flamenkoa edo telebistako hit-en zaleek ere badutela zer topatua aldarrikatzen dute bozgorailuek. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 41. orr.
Leningradoko monasterioko ezkontza-musikaren kasuan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.
Katalunian, garai hartan euskaldun asko zegoelako bizitzen, euskal herri-musika ezagutu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.
Horrela, italiarrak itsas aurrean jotzen irakatsi zion Irisarriri itsas musikaren gainetik biolin musika jartzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.
· Iduritu zitzaidan trufa musika zerbait bazela Elenaren solasetan. ik musikatu2. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.
Musika-banda batek dir-dir egiten zuen eguzkitan, txapel zuriak, aurpegi gorri izerditsuak, Yankee Doole jotzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
Atzetik, segizioari erritmoa markatzen hileta martxa jotzen zuen musika banda. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Bi urte egin nituen plazako akademia zaharrean, musika-bandako zuzendari zaharraren oihuen artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Tren geltokian, han ziren musika banda militarra, ustez folklorikoak ziren jantziez apainduriko emakumeak eta kazetari andana. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.
Pello Expaiñ eta La Euterpe musika banda herrikoi ospetsua. Askoren artean «Rataplan» - 34. orr.
Bilboko Udal Musika Banda Arriagako ohiko kontzertuekin hasiko da igande honetan. Berria - Kultura 2006-01-14
Kazetariak, kamarak, ejerzitoko musika banda... Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.
Cara al sol haren musika egin zuena ondoko herri batekoa zela, Zegamakoa, eta ez Toledokoa, Murtziakoa edo Zaragozakoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Azken aldia gaixo igaro bazuen ere, ez zion lan egiteari utzi, eta zinemarako musika egiten jarraitu zuen. Berria - Kultura 2004-08-20
Esan nezake house musika egiten dudala, baina baita, dub-a, disco musika, Detroit techno-a eta funka egiten dudala ere. Berria - Kultura 2004-03-04
Esan nezake house musika egiten dudala, baina baita, dub-a, disco musika, Detroit techno-a eta funka egiten dudala ere. Berria - Kultura 2004-03-04
Hirukoteak ertzeko musika egiten, rocka, noise-a eta esperimentazioa harilkatuz. Berria - Kultura 2004-12-09
Coca-Cola iragarkietarako musika egin dezaten. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 74. orr.
Gazteentzako musika egiten duen talde baten kontsumitzailea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.
Batzuetan, oso gutxitan, musika egiteko edo entzuteko gogoa sortzen zaio, eta folklorera edo folk-era jotzen du. Berria - Harian 2006-01-28
Block-eko buruzagiak musika egiten zuen bere akordeonarekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.
Azkenik biolin jotzaile bat, italiarra bera, bakarrik geratu omen zen musika egiten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.
Baziren jazza egiten zutenak eta baziren kabaret-musika egiten zutenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.
Ortziraletik iganderat, musika festibala Haltsun. Herria 2004-07-22
Ortzegun aratsean, Baigorriko elizan, kontzertua Baxe-Nabarreko musika festibalaren kondu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.
Musika festibaletan helduentzat dira afixako kontzertuak eta ondoan haurrei animazio bereziak eskaintzen zaizkie, helduek bakean goza dezaten musika. Herria 2005-06-02
Behar da jakin musika festibal horrek 30 000 gazte biltzen dituela eta hau ez dela guti herri batentzat. Herria 2003-04-24
· Donibane Lohizunen, Andaluziako dantza eta musika festibalak arrakasta handia ukan du Mendekoste-kari. Herria 2003-06-05
Daniela Barcellona mezzosopranoarekin batera arrakasta itzela izan zuen Florezek Salzburgoko Musika Jaialdian. Berria - Kultura 2004-08-31
Zumaiako nazioarteko musika jaialdia iragaiten ari da memento huntan, agorrilaren 1ean hasirik. Herria 2003-08-07
Herri musika jaialdia egingo dute gauez, eta igandean, berriz, pankarta berezia eramango dute Foroaren manifestazioan. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Wintercase musika jaialdi ibiltaria Graham Coxon, The Divine Comedy eta Adam Green kontzertuarekin hasiko da gaur, Bilboko kafe antzokian. Berria - Kultura 2004-11-10
Blues eta Jazz musika jaialdiak pasata, Getxo Bizkaiko hiriburua izango da berriro, musikaren alorrean bada ere, mundu osoko folk doinuen topalekua bilakatuta. Berria - Kultura 2004-08-26
Musika jaialdi bat iragartzen duen afixaren aurrean. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.
Karrika kantoi eta ostatu ilunetan jotzetik eliza-kaperetan jotzera igaro zen Damián itsua, katedraleko musika jotzaile izatera iritsi zen gero, eta errege-ordearen jauregian amaitu zuen azkenik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.
Munduko musika jotzailerik onenek osatzen zuten orkestra batek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 266. orr.
Musika-jotzaileen atzetik, danbor bat herrestan eramanez, pony bat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Herio musika jotzaile aparta da, tresna guztiak bereak dira, tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara, sumendi eta Jainkomendi, suzko eta berunezko su, hari eta altzairu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.
Bernardo Atxagaren poesiatan oinarritutako Bizitza musika lana Sidneyn, Australian, joko dute urriaren 23an. Berria - Kultura 2004-10-05
Sonanbulu batek idatziko lukeen musika-lana bihurtu da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.
Gasteizko kontserbatorioko musika elektroakustikoko laborategiko eta AMEE Espainiako Musika Elektroakustikoaren Elkarteko kideek, bideo sormenarekin lotutako hainbat musika lan aurkeztuko dituzte. Berria - Kultura 2004-02-26
Hainbat tabernatan pianoa jotzen aritu zen, musika lanak sortu eta instrumentatzen zituen bitartean. Berria - Kultura 2004-04-15
Bideo sormenaren alorrean landu berri diren musika lanak joko dituzte parte-hartzaileek. Berria - Kultura 2004-02-26
Ezin zaiola gehiagorik eskatu zer, eta helburutzat duen huraxe lortzen duen musika lan bati. Askoren artean «Rataplan» - 86. orr.
Bello Portuk [...] gainera, hainbat musika obra ondu zituen, batik bat abesbatzentzat. Berria - Kultura 2004-02-15
Bilbao Musika elkartearen eskaerari jarraiki Fritzek idatzitako musika obra. Berria - Kultura 2004-10-21
Bartzelonako Trito musika editoreen laguntzaz hainbat musika obra argitaratuko dira udarako. Berria - Kultura 2004-01-22
Orffek Erdi Aroko literatur oinarriak erabili zituen Carmina Burana musika obra idazteko. Berria - Kultura 2004-11-03
Musika-talde bat ere bazen koruan, hamabi musikariz osatua, organo-jotzaileari laguntzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.
Inaugurazio ekitaldian 11 laguneko musika talde batek Love me tender kantatzen du. Berria - Kultura 2004-12-17
Beatles eta Rolling Stones musika taldeak ari ziren fama hartzen mundu osoan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.
Ehunka musikari etorriko da Isturitze eta Aiherrara helduden igandean, Union Basque batasunak antolatzen duen musika taldeen urteko elgarretaratzearen karietara. Herria 2005-05-19
1.606 musika taldek eman dute izena Bilbo Hiria pop-rock lehiaketaren 18. ekitaldian. Berria - Kultura 2006-02-15
Beste Connie hura musika taldeen zuzendaria omen zen, kanta-orriak banatzen zituen, eskolako kantaldietan akordeoia jotzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.
Folklore Azokan folk musika taldeen lehiaketa egingo dute. Berria - Kultura 2006-03-24
Konpartsa, mozorrotu, parodia, karroza eta ikasle musika-taldeak ugari desfilatzen ikusi genituen. Askoren artean «Rataplan» - 16. orr.
· Eta ez aspertzeko, jakina, musika taldetxoa daukak hobbytzat! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.
Oholtzan Amadeo eta herri-bandako musikariak zeuden, musika-tresnak eskuan, hasteko aginduaren zain. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 151. orr.
Okasiorako sortutako orkestra inprobisatuan ez dago musika-tresna aski Wagner jotzeko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
Turuta, txilin eta gainerako musika-tresnen laguntzaz. Elizen arteko biblia 2 Kro 5,13
Orkestrako musika tresnen sailean. Berria - Harian 2005-07-05
Oso ongi gozatutako musika-tresna baten antzekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.
Harizko musika-tresnaz. Berria - Kultura 2004-03-20
Haizezko musika-tresna batzuen doinuak entzun nituen alboko gelatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.
Musika tresna kurtso ainitz: gaita, pandero, arrabita, tronpeta, [...]. Herria 2005-09-22
· Didjeridua, munduko haize musika-tresna zaharrenetakoa. Berria - Kultura 2004-03-31
Perkusio eta soka musika tresnak erabiliz. Herria 2004-05-06
antzinako musika (19); baionako musika ikastegi (8); bestelako musika (12); dantza eta musika (31); donostiako musika hamabostaldiak (9); egindako musika (8); europako musika (8); euskal herriko musika (17); euskal musika (61); ganbera musika (22); goi mailako musika (16); harizko musika (8); herri musika (32); herriko musika (24); herriko musika eskolen (8); jazz musika (13); kantu eta musika (31); mendeko musika (10); munduko musika (8)
musika arloan (9); musika banda (43); musika bandak (20); musika bandaren (9); musika beltzaren (8); musika doinuak (8); musika ederra (12); musika egin (20); musika egitea (8); musika egiteko (13); musika egiten (43); musika elektroakustikoko (8); musika elektronikoa (12); musika elektronikoaren (8); musika emanaldi (11); musika emanaldiak (10); musika entzun (33); musika entzuteko (18); musika entzuten (79); musika eskainiko (12); musika eskola (40); musika eskolak (10); musika eskolako (28); musika eskolan (17); musika eskolen (14); musika estilo (24); musika eta dantza (34); musika eta kantu (12); musika eta literatura (8); musika festibala (14); musika garaikidea (11); musika garaikidearen (12); musika garaikideko (11); musika gustatzen (8); musika hamabostaldia (13); musika hamabostaldiak (29); musika hamabostaldian (11); musika hamabostaldiaren (13); musika hamabostaldiko (14); musika ikasketak (17); musika ikastegi (10); musika irakasle (12); musika isildu (11); musika izan (19); musika izango (13); musika jaialdia (17); musika jarri (17); musika jarriko (9); musika jartzen (22); musika jo (18); musika jotzeko (14); musika jotzen (40); musika klasiko (10); musika klasikoa (61); musika klasikoaren (11); musika klasikoko (19); musika kontserbatorioan (13); musika kontzertu (15); musika lagun (17); musika lana (8); musika maite (23); musika mota (39); musika munduan (15); musika obra (8); musika ona (16); musika pieza (9); musika pixka bat (16); musika plazan (14); musika sortu (8); musika sortzeko (9); musika sortzen (9); musika talde (59); musika talde bat (10); musika taldea (31); musika taldeak (38); musika taldearen (18); musika taldeek (8); musika taldeen (20); musika taldeko (15); musika tradizionala (16); musika tradizionalaren (9); musika tresna (145); musika tresna bat (9); musika tresnak (57); musika tresnaren (17); musika tresnarik (8); musika tresnaz (9); musika tresnekin (8); musika tresnen (29); musika ulertzeko (10); musika uztartzen (8); musika zati (14); musika zikloa (8); musika zuzendaria (12); musika zuzendariak (10)
pop musika (9); rock musika (10); zinemarako musika (12)
euskal musikak (22)
euskal musikaren (41); herri musikaren (16); jazz musikaren (10); musikaren besta (23); musikaren bidez (26); musikaren bitartez (11); musikaren eguna (8); musikaren historia (10); musikaren inguruan (10); musikaren munduan (18); musikaren pesta (9); pop musikaren (11); rock musikaren (13)
musikaz lagundurik (10)