Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
museozain iz museo-zaindaria.
-Bada jatetxe txiki bat museotik oso gertu, jauna -xuxurlatu zidan museozain beltzez jantziak-. ez zuen, istripu-eguneko beltzez jantzitako lanpernazaleak bezala, aurpegi lurkolorerik, argizarizkoa baino, egun osoa lau hormen artean igarotzen duen museozain bati dagokion eran, baina gizon bera ziren istripu--egunekoa eta museozaina, ez nuen inolako zalantzarik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.
Museozain edo dena delako hark, nire egonezinarekiko guztiz axolagabe, bere edontzi hustutik nire edontzi hustura eraman zuen bere begirada harroa, patxada gogobetegarri batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.