Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

musa 1 iz antzinako mitologian, buru-lanezko antzeen buruzagi ziren bederatzi jainkosetako bakoitza, bereziki poesiarena eta kantuarena.

Musa bat aurkitu zuen, idazten lagunduko zion musa, inspirazioa, laguntza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.

Azkena diragarren marra zurirantz lasterka noan honi erakuts bidea zuk, Kaliope, musa trebe, gizakien atseden eta jainkoen atsegin horrek, zu gidari zarela, aintza gorenaren koroa atzeman dezadan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.

Musa jainkozkoak, nabari dut goiargitu egiten nauzuela, baina ez bakarrik Tempé-ri xarameletan kantatzen diotena edo Delos-en liraz errepikatzen dena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Zazpi emakume haiek ez ziren haragizkoak, Parnasoko zazpi musak baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.

Ez dago probintziarik metropolirik gabe, ez legerik fundatzailerik gabe, ez kanturik musarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 56. orr.

"Helikonen musek hitzegin ziotenekoa kontatzen digunean", idazten du Hesiodoz, "ez da alegoria bat edo apaingarri poetiko huts bat erabiltzen ari".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Hain gai ilunari buruz hain bertso argitsuak jartzen ditudalako, denak musen gozotasunez zipriztindurik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

2 irud/hed

Lorategi horretatik hegaldatzen dira nobela zeharkatzen duten tximeletak, lorategian bizi da eleberriko musa den Mary Ann.  Berria - Kultura   2004-02-01

Llanzoleko markesa «Balentziagaren musa eta lagunmina» izan zen, Mariano Kamio Fundazioko lehendakariordearen arabera.  Berria - Kultura   2004-07-17

Kontuan hartu beharko da Jane Birkin nire nerabezaroko musaren, Charlotte Gainsbourgen, ama dela.  Berria - Kultura   2004-12-18

Duela ia berrogei urte The Rolling Stones taldearen musa bihurtu eta malenkoniaz blaitutako diskoak grabatzen hasi zenetik, gorabehera ugariko ibilbidea osatu du Faithfullek.  Berria - Kultura   2004-10-26

Ez dagoela, esan ohi zuen, alargundutako musa bat baino gauza arriskugarriagorik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus