Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da mus joaten ahal... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 44. orr.
Ortzaizeko ikastolak urte oroz antolatzen duen musaren eguna aurten musaren aratsaldea bilakatzen da. Herria 2002-11-21
Musaren psikologia guzia ikasi zuen eta mus txapelketa batean irabazteko gai bihurtu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 69. orr.
Zinez egun goxo bat pasatu dugu Bazko astelehenean musaren eta muslarien ohoretan... Herria 2001-04-26
Tarot madarikatua irakurtzen jarriko zaituztet museko karta sail batekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.
Ez da hordago bat, museko partida galtzen delarik botatzen denaren gisan. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Alabainan museko jokoan Frantziako xapeldun ditugu Felicie Etcheverry, Ximun Goity eta Antton Duhalde. Herria 2003-05-01
Museko frantses federakuntzak galdaturik. Herria 2004-03-11
Desafio hori ez dugu airerat egina, ez da museko gezur bat bezala. Herria 2004-06-10
Bat-batean oroitu zen, egunero, bazkalondoren, etxepeko tabernan jokatu ohi zuen mus partidaz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
-Jaun-andreok, bukatu da mus-partida... Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.
Eguerditan bazkaria, 16 orenetan mus haitadak. Herria 2002-10-03
Mus txapelketa, Umore Ona elkartean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.
Helduden urtean Frantziako mus federazioak muntatuko du hogoita bortz garren munduko mus xapelketa, Euskal Herrian, urriaren 5 tik 12 raino. Herria 2001-08-09
Auzuneko taberna arteko mus-lehiaketaren finala dugu. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Zigarro bat kendu zion mus-lagunari. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.
Indarrak auskalo nondik aterata, irmo jarri, galtzak bere lekuan tinkatu, eta mus-gelara joan nintzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.
Hartan hasi zenean, ordea, mus-mahaira eserita zeudenetako bat -obispoaren joko-laguna, hain zuzen-, aulkia atzera bota, zutitu, eta, eskuak behera ahurrak gure aldera jarrita, hasi zen kexuka: [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.
Mahai bat erdian, goian pantailadun lanpara berde bat, eta mahaira eserita, lau lagun musean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.
Jakingo duk musean edo tutean, ezta? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 64. orr.
Tabernan konfiantza egindako hainbat lagunekin elkartzen zen, musean edo tutean jokatzeko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 85. orr.
Euria bazen, ondo haietako etxe edo aterbe batetara joaiten ziren musean edo kartetan aritzera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.
Gero, batzuk musean hasi ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.
Konputagailuarekin musean aritu gaitezke modu errealago batean. Berria - Gaiak 2006-02-07
Musean hainbat txapelketa irabazi dituela aitortu du. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Munduko mus xapelgoa bururatu da, Argentinan. Herria 2003-11-06
Larunbateko mus xapelgoan 72 biranazko talde ziren zoingehiagokatu direnak, taloak janez. Herria 2005-10-20
Aurten aldaketa bat bada larunbatarekin, Mus xapelgo bat gaitza, ongi saristatua izanen dena. Herria 2004-10-14
Eta berrikuntza bat aurten: zazpi probintzietan gaindiko mus xapelgo handi bat muntatu da. Herria 2005-04-07
Arras ederki iragan da eskola pribatuak martxoaren 13an antolatuta zuen mus xapelgoa. Herria 2005-03-24
Hogoi ta lau garren munduko mus xapelketak iragan dire ganden astean BOISE, Idahoko hiri nagusian. Herria 2001-08-09
Urkoin, mus xapelketa izanen da aste ondar huntan. Herria 2004-01-29
"Union Basque" batasunak antolatzen duen aurtengo mus xapelketa bururatua da, duela zenbait aste hauetan jadanik. Herria 2001-04-05
Azaroaen 18-an, Bidart trinketean apailatua da mus xapelketa bat goizeko 9 etarik, aratsalde apal arte. Herria 2001-11-08
-Larunbat aratsean, 7-ak eta erdietarik goiti, Kanbon, herriko jantegian, mus xapelketa, Errobi ikastolak muntatua. Herria 2001-03-08
antolatzen duen mus (10); munduko mus xapelgoa (4); munduko mus xapelketa (3); mus eguna (7); mus federakuntza (3); mus federakuntzak (5); mus federakuntzan (3); mus haitadak (6); mus lehiaketa (115); mus lehiaketa bat (25); mus lehiaketak (4); mus lehiaketan (3); mus lehiaketaren (3); mus lehiaketaren finala (3); mus partida (20); mus partidak (9); mus txapelketa (34); mus txapelketan (3); mus txapelketarekin (3); mus txapelketaren (3); mus xapelgo (18); mus xapelgo bat (4); mus xapelgo handian (4); mus xapelgoa (15); mus xapelgoan (4); mus xapelgoaren (3); mus xapelketa (61); mus xapelketa bat (12); mus xapelketak (5); mus xapelketan (5); mus xapelketaren (3); mus zoin gehiagoka (18); mus zoingehiagoka (48); mus zoingehiagoka bat (9); mus zoingehiagokan (6)
musaren eguna (11)
musean aritzea (4); musean aritzeko (4); musean aritzera (3); musean arizan (4); musean arizanik (3); musean artzea (5)
museko finalak (3); museko xapelgo (9); museko xapelgo nagusiaren (5); museko xapelgoa (5); museko xapelketa (5)