Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
murrutzar iz adkor murru handia.
Etxeko portaletik, parez pare, mendiari eusten dion porlanezko murrutzar bat ikusten da. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.
Neure ezkerretan, murrutzar beltzari erabat itsatsirik, txabola mordoa ikusi nuen ilaran. Txillardegi «Putzu», 1999 - 36. orr.
Nire nerabezaroan eraitsi zuten murrutzar zikina, hitz batez, hantxe zegoela berriro, bere luzera guztian zutik; harresiaren eraisketa, preseski, ametsa izan balitz bezala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 33. orr.
Hamazazpi urte lau murrutzarren artean eman izana ageri da orain. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.