Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusi nuen murru, arku, etxeaitzin eta biltokirik: harrizko goi-ordoki bat zen oinarria. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.
Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean, 5 besabete garai eta 6 ukondo gizen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Seminarioaren murruak harresi batzu ziren. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 78. orr.
Nanterrera iristean, gurdiak ezkerretara jo zuen, kale txiki mehar batean sartu, murru batzuen ondotik igaro eta kale itsu baten amaieran gelditu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
2003-ko abendoan, Demo eta Zuzen taldetako 16 kide igan ziren Poissy-ko presondegiko murruen gainera, euskal preso politikoen hurbilketa eskatzeko. Herria 2005-09-08
Zoladura, murru eta artemurru denak atakatu dituzte, tximinia aitzineko harri baliosak eraman dituzte. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.
Murru arteko Donostia hartara itzuli nahi nuen nik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 34. orr.
Orain murru baten kontra kuxkurturik gelditzen nintzen, orain lasterrari ematen nion sekulako ziztuan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.
Jarri naiz istant bat elizaren atariko murruan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.
Fraileek murruan idekia zuten pareta-xiloa, non berantegi heltzen ziren erromesei ezartzen baitzizkieten jateko edatekoak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.
Teilatuak lehertuak, murruak arrailduak. Herria 2001-09-27
Abra aurrez aurre dauka bere zabalean, Luzero lurmuturreko murruak itxita. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 55. orr.
Erruso gobernuak gaitzituarena egiten du, Europanoak ari direla "Berlineko murru" berri baten eraikitzen Errusiaren eta Europaren artean. Herria 2002-08-08
Denbora luzean ibili ginen harrizko murru garaien arteko kale zaratatsuetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.
Murru gorenek ez dute gehiago teilaturik atxikitzen, zutarte guziak eroriak dira, salbu pitrail bat edo beste, oraino trebeska daudenak, suak eta eguzkiak beltzatuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.
Han eta hemen etxe batzuen hondakinak, murru lodi, tinko, beltzak. Herria 2004-06-17
Genovako presondegiko murru lodien gibelean zegoen gela hertsi batean. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 26. orr.
Beste oztopo bat jarri zitzaien aurrean: zementuzko murru lodi bat; segurtasun goreneko esparruaren babesa beharbada. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 86. orr.
Gaztelua inguratzen duten murru astunak, zertarako ote dira? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 142. orr.
Urtegiko murru gaitza begipean dute. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 62. orr.
Gazteluko lau murru laburren artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.
Murru almenadunen goialdean Errusiako bandera nazionala mugitzen zen haizeak eraginda. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.
Ibilbide batean bezala zegoen belarra, harrizko bi murru apalez mugatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.
Hormape beltzak ez zuen erakusten irregulartasun apurrik ere, murru betiberdinek ez bide zuten onartzen ate bakarrik ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.
Kanpora ateratako soldaduak gure murru abegitsuetara itzultzen zirelarik, premia zuten norbaiten babesa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.
Iruditu zitzaion bere inguruan eraikitako isiltasun murru baten aurrean zegoela lehenengo aldiz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 220. orr.
Coruñako zeruertzean, itsasoko aldean, murru antzeko bat bazen, hodeizkoa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.
Horren aurrean, hipokresiaren murruak botatzen jarraitzeko, mugak behartzeko eta gizartearen puntu ahulak markatzeko afana da idaztera bultzatzen dituena. Berria - Kultura 2006-01-10
Nolanahi ere, kartzelatik atera arren, beste murru batzuen barreneko aldea ezagutu beharko du, derrigortuta, Agcak. Berria - Mundua 2006-01-12
Ikasgelaren murru batean dilindatuak zituen nik egin marrazki zenbait. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 49. orr.
Klaseko lau murruetatik kanpo. Berria - Euskal Herria 2004-07-18
Horietarik hiru letra haunditan ziren, ikatzez murru zuriaren gainean, gelaren hiru murruetan, sekulakotz han egon zitezen, hain segur: [...]. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
1922ko martxoaren 29a zela baieztu zuen neskak, sukaldeko murruan dilindatu Eskualduna astekariaren hostozko almanakan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.
«Murruak eta ohea eskaintzen dizkigute, baina hori ote da pertsona batek behar duen laguntza?», galdetu du. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
Mahai ttipi bat, murruaren kontra altxatzen zena (nik uste), alki bat, lastozko matalaza, Beloken utzia nuen hura bezain tinkia edo gehiago, burdiko bat, manta erdi bat, nabarra, komoitateak murruan sartuak, gainean ur-untziarekin, gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
"Santo Domingo laikotasunaren aitzindari". Etxe murru batean, hitz hauek irakurtu ditut: "Santo Domingo laikotasunaren aitzindari". Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.
Bigarren dorrea eta kanpo-murrua egiteko asmoez bertze egin behar izan zuen Migel Mailuk. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Sabaian ageri dira oraino arte-murruen eta ganberetako leihoen tokiak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.
Umeen gunea: Jokoak, gaztelua, eskalada-murrua eta Kiko, Koko eta Moko pailazoak. Berria - Harian 2005-10-29
Deportatuen izenak oroitzapenerako monumentuetan, izen-murruetan eta datu-baseetan zehazteko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.
Teilatu gorri, murru-pareta xuri, leiho gehienak ere gorrail, berde edo gaztain-kolore, bai zinez, apainak, garbiak, ederrak ziren gure herriko etxe eta baserriak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.
Ondotik oroit-harri bat ezarri da Mikel de Salaberry sortu zen etxeko murru paretan. Herria 2005-05-26
Eta badakit, oroigarri xinple-apain hura, bakoitzak prezatuki etxera eraman zuela eta sukalde, egongela edo logelako murru-paretetan luzaz dilingo egon zela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 93. orr.
Teilatupeko bi gelatxo koxkor, murru-paretak dena hozka eta arraildura, zoladurako taulak harrotuak, zurak higikor eta irintzen hasiak iduri lekuka segurik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.
Hirurak lerroan, etxe baten murru paretari bizkarrez emanak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.
Hirurak lerroan, etxe baten murru paretari bizkarrez emanak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.
Israel eta Palestinaren arteko kalapita hori beti bezain minbera dago, bien arteko murru-pareta berexgarri haren gainetik, zenbait egunez ukaldi txar gutiago agertu bada ere orohar. Herria 2003-11-06
Mezan kantu eta otoitz egin dugu elgarrentzat, bihotzak doi bat tinki eta trixte gintuelarik, hor ofizio denbora guzian, murru xori bat piu piu kantari gure lagun eliza barnean, iduri zuen nahi gintuela poxi bat ahindu eta alegeratu. Herria 2003-09-04
etxeko murru (6); etxeko murru paretan (3); murru pareta (6); murru paretak (3); murru paretan (5); murru zahar (3)
murruaren kontra (9)
murruari kontra (5)