Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

murrizte 1 iz soiltzea, inaustea, bakantzea. ik murrizketa.

Emozio-bizitzaren areagotze bitxi bat nabaritzen omen zitzaien LTEa zuten gaixoetariko batzuei (baina baita murrizte bat ere).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Fenomeno horren hasieran inportazioen murrizte bortitz bat gertatu zen, Europako eta Estatu Batuetako krisiak eraginik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Benetako diru-sarrera edo enplegu-mailan zerturiko murrizte larriek gutxitan erasaten diote ekonomi sistemari bere osotasunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

1980 eta 1990eko hamarraldien ezaugarrietako bat, izan ere, komunikazioen kostuen murrizte masiboa da, eta desauratzeen eta pribatizazioen olde handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Gastu publikoetan murrizte itsuak eginez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Hizkuntzaren murrizte batzuk ahoskera zailtasunak islatzen dituzte.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 71. orr.

Ez du haatik entzumena galtzen, haurra ez da gortzen, entzumenaren murrizte hori bere gaitasun linguistikoan bakarrik jazotzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biluzte lana da gehienbat, murrizte lana, adierazkortasunaren kontrako lana hain zuzen ere; baina ez hori bakarrik, jakina.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Europako estatuek isurketen murrizte plana ez dutela oraindik egin azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

IG Metall sindikatuaren arabera, Wolfsburgen 45.000 langilek jarduera bertan behera utzi zuten atzo, «murrizte plana gaitzesteko».  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Esportazioen gaineko borondatezko murrizte-itunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Industri langileek aurrerapen teknologikoaren onura deusezteko arriskuan jartzen zuten, sindikatuen murrizte-praktiken bidez ekoizpena mugatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Proiektu horrek berak diru-murrizte izugarrizko baten mende uzten zituen politika ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Gero-eta gehiago diru-biltze zerbitzu bilakatua da Posta, gero-eta gutiago zerbitzu publiko izanez, posta heste, enplegu murrizte eta gainerateko hersturekin.  Herria   2004-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus