Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

murriztasun 1 iz murritza denaren nolakotasuna.

"Bainua" du izena, eta minimalismoaren adibide ezin biribilagoa da; bere murriztasunean, isiltasunean esan genezake, guztiz beldurgarria.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.

Transkripzio ororen murriztasuna eta errealitate fonetikoaren mugagabetasunaren arazoari dagokio.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

Diru-sarreren eta mozkinen gehiegizko kontzentrazioak eragindako barneko merkatuen murriztasunak kanpoko merkatuen bilaketa guztiz lehiatsua ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

2 pl

Beste kasu batzuetan, ordea, euskarak murriztasunak dauzka, eta orduan ez da beti erraza antzeko esanahi bat duen edo frantsesezko esanahitik hurbilenik den hitz bat edo esaera bat aurkitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

3 (hitz elkartuetan)

-Jo, edo... -desenkusatu zen Velasco; nabarmena zuen hitz murriztasuna-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus