Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kezkagarriak dira Europako Batasunak legez kanpoko immigrazioaren eta terrorismoaren kontrako neurriak aitzakiatzat hartuta, aspaldion hartu dituen neurri murrizgarriak. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Ikuspegi deterministak eta murrizgarriak gero eta zabalduago daude. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Baldintza murrizgarri gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.
Politika murrizgarriek inflazioa, hau da, prezioen hazkundea kontrolatzea dute helburu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.
«Neurrizko» diru politika murrizgarriarekin segitu dute AEBek eta urtea puntu laurdeneko bost igoerarekin itxi. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Ikuspegi hau nahiko murrizgarria da, uste baitu unibertso fisikoa azal daitekeela soilik oinarrizko osagaien elkarrekintza material eta energiazkoei erreparatuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.
Oztopoz beteriko ibilbidea egin du 1996an Fuzzy logic lehenengo diskoa kaleratu zuenetik, eta oraindik ere horretan dihardu, etiketa murrizgarriei muzin egiten. Berria - Kultura 2006-02-09