Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berehala, hildakotzat ematen zutena, kexa gisako murmurioa bularretik atereaz, arnasestuka zerbait esaten saiatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.
Baina konpainia une batez gelditzen bazen, inguruan etengabeko zurrumurrua, hizkuntza ezezaguneko hitz arrotzen murmurioa entzuten zela iruditu zitzaion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.
Arropa kendu, eta nebaren kontra jarri naiz, haren bihotzeko taupadak entzuteko, haren arnasa sentitzeko, eta berdin haren hesteetako murmurioa, isiltasunean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.
-Titi txikiegiak ditut -esan zuen ia murmurio batean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 208. orr.
Errekako uraren murmurioa. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 114. orr.
Zeinen eder den haizeak eta hegaztien murmurioek soilik urratzen duten bakardadea... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.
Tanpez, hondartza lau eta leun batean azaltzen zara, harkaitz, ganbera, arkupe, zulo eta leize labirinto galgarri baten erdian, uhin artera anabasa batean jaurtitako arkitektura bitxia, zeruak urdinez, eguzkiz, argiz eta itzalez, itsasoak aparrez, haizeak murmurioz betea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.
Hormaz bestalde, zotin eta murmurio itoak entzuten dira. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.
Horrelaxe haserretzen da haizea marruma bortitzez eta ankertzen murmurio mehatxatiz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Fruta helduaren zaporea eta itsasoaren murmurio gozoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.
Estasi-murmurio baten ondoren, orain arteko txaloaldi sutsuena eskaini diote bere biluztasun diseinatuari, ondo merezia gainera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
Ordukoan poz eta oniritzi murmurioa izan zen bisitariena, eta gizonak "follow me" esan zuenean, denak atera ziren haren atzetik korrika. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.
Hiru zeregin gabeetako batek murmurioz esan zuen: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.
murmurioa entzun (3)