Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
murmu iz eroritasuna, astunaldia, makalaldia.
Estufa ondoan eseri naiz, destenore bainengoen, eta murmu astunak hartu baino lehen, patrikan neraman koaderno txikia atera dut. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.
Risotto-ak eragindako gogoetek eta bazkal osteko digestioaren murmua arindu beharrak Giardino Real-era eraman naute. Berria - Kultura 2004-08-01
Arian-arian, konpartimentuko beroak eta bi armagnacek eragindako loaren murmu sarri batek hartu ninduen Landetarako bidean, eta halaxe egin nuen bidea, harik eta ukondoan kolpe txiki bat sentitu nuen arte. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.