Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

murgildu, murgil, murgiltzen 1 da ad isurkari batean (besterik adierazten ez bada uretan) osorik sartu. ik murgil 3; pulunpatu.

Orduan, On Camillo uretan murgildu eta, burua urpean zuela igeri eginez, ibai erdiko uharte txiki batera iritsi zen, bai eta han ihi artean ezkutatu ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 198. orr.

Buruz behera dzanga murgildu zen uretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Plaxtako batzuk entzun nituen, gorputz txikiak uretan murgiltzean bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Iritsiak ginen zurrunbiloa inguratzen duen aparrezko eraztunera; eta pentsatu nuen, jakina, osinean murgilduko ginela ondoren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Baina, itsasaldiak alde batera utzirik, esan daiteke oso gorpu gutxi murgilduko dela, baita ur gezatan ere, berez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.

Nahikoa izaten da diferentzia hori gorputza uretan murgil dadin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Hura entzun, aurpegia iturri publikoan murgildu, eta ni gabe jarrai zezatela egin nuen opa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Managua hiri barreiatuko kaleetan barrena ibili naiz, zalantzan, likido amniotikoan murgilduta bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

2 da/du ad hondoratu-edo.

Hilen Egoitzaren hondo-hondoraino jaitsiko zara, biok batera lurpean murgil gaitezenean.  Elizen arteko biblia   Jb 17,16

Putzuaren erdiko zurrunbiloak irentsi eta betiko murgildu ziren arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Atera nazazu lokatzetik, ez nadila murgil; libra nazazu gorroto didatenengandik eta ur handietatik!  Elizen arteko biblia   Sal 69,15

Baratzera irten eta elur pila batean murgildu zen biluzik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Ur azpira isuritako olioa ur azalera ateratzen da; olio gainean isuritako ura oliopean murgiltzen da; beren pisuak eraginda, beren tokira doaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 265. orr.

Orduan ez dago beste sustengurik leizezulo jainkozkoan murgildu eta azpiratu besterik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Ez bezate bururik jaso ni inguratzen nautenek; murgil bitza beren ezpainetako makurkeriak!  Elizen arteko biblia   Sal 140,9-10

Bitxi birjinen artean murgildu zituen hatzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Kutxa hurbilenean murgildu zuen eskua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

3 irud/hed

Gau luzean murgilduko naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

Memoriaren ur uherretan murgildu naiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Atsedenaldi haren ondoren, lagunarteko zurrunbiloan murgildu zen ostera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 28. orr.

Bulegora iritsi nahi du, ordenagailu aurrean jesarri eta argi-piszinan murgildu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Lozorroan murgildu zen Abram.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 66. orr.

Ametsetan murgilduta, bat-bate-an esnatu zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

Baina ez ginen modu berean hazi: ni, osasungabe, eta tristuran murgilduta; arina, graziaz beterik eta energiaz gainezka hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Eta aholku bat nahi baduk, murgil hadi lanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Murgil zaitez, ezkuta zaitez Jainkoaren misterioan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Iritsiko da ere bere baitan biltzera, murgiltzera, jainkotasunaren ondasun goren eta garbi-garbian urtzera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.

Gizona kezkaturik utzi zuen, kopetilun, bere baitan murgilduta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Indarberrituta, nonbait, beste behin murgildu zen bere bilaketan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 81. orr.

Murgil gaitezen hirurok mozkorraldirik lizunenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Eta horrelakoetan sarri Jainkoaren kontenplazioan murgildua gertatzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 596. orr.

Barne-sugar izugarriz Jaunarengan guztiz murgildua zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Hilabete luzez, proteina "alosteriko" direlakoen tasunetan buru-belarri murgildurik egona zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

Gero, bere koadernoan berriz murgildurik, idatzi zuen: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Umitasun ixil batean murgildua dago oihana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Kanpai murgilduaren soinua zenbait urte geroago ere entzun omen zen, Tolli izeneko batek ibaian itota bere burua hil zuenean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsetan murgildu (3); buru belarri murgildu (15); erabat murgildu (4); esparruan murgildu (3); gaietan murgildu (3); ilunpean murgildu (8); ilunpean murgildu zen (3); ilunpetan murgildu (3); iluntasunean murgildu (3); irakurketan murgildu zen (3); itsasoan murgildu (4); itzalean murgildu (3); krisian murgildu (3); lanean murgildu (6); lanetan murgildu (5); liburuetan murgildu (3); munduan murgildu (5); munduaren ariman murgildu (3); sakon murgildu (3); uretan murgildu (20); uretan murgildu zen (6); zineman murgildu zen (3)

jainkoagan murgildua (3); munduan murgildua (3); zeharo murgildua (3)

lanean murgilduko (4)

bere baitan murgildurik (5); bere gogoetetan murgildurik (6); berean murgildurik (3); buru belarri murgildurik (6); erabat murgildurik (5); gogoeta horietan murgildurik (3); gogoetetan murgildurik (6); murgildurik bizi (3); murgildurik dabil (3); murgildurik egon (3); murgildurik egoten (3); murgildurik gaude (3); murgildurik geratu (4); murgildurik ibili (4); murgildurik zegoen (7); pentsamenduetan murgildurik (3); zereginetan murgildurik (3)

bere baitan murgilduta (3); bere gogoetetan murgilduta (4); bere pentsamenduetan murgilduta (5); borrokan murgilduta (5); buru belarri murgilduta (3); erabat murgilduta (7); gogoetan murgilduta (3); gogoetetan murgilduta (5); kontuetan murgilduta (3); lainoan murgilduta (3); lanean murgilduta (3); liburuetan murgilduta (3); murgilduta bizi (5); murgilduta bizitzeko (3); murgilduta dabil (4); murgilduta dago (20); murgilduta daude (4); murgilduta egon (15); murgilduta ibili (5); murgilduta jarraitzen zuen (3); murgilduta nago (4); murgilduta zegoen (12); murgilduta zeuden (3); pentsamenduetan murgilduta (6); prozesuan murgilduta (4); uretan murgilduta (5); zeharo murgilduta (4)

munduan murgiltzea (3)

buru belarri murgiltzeko (12); erabat murgiltzeko (3); giroan murgiltzeko (3); munduan murgiltzeko (4); murgiltzeko prest (6); prozesu batean murgiltzeko (4); prozesuan murgiltzeko (3); uretan murgiltzeko (3)

berriro murgiltzen (3); erabat murgiltzen (3); irakurketan murgiltzen (3); munduan murgiltzen (5); sakonean murgiltzen (3); uretan murgiltzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus