Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komisarioak uretan murgilarazi zion berriro ere burua, tarte luzez, harik eta eskuburdinen arteko hatzen dardara amaitu zen arte. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.
Bere hitzen oihartzun fonikoak behialako errealitate ahantzira eraman ninduen ni ere, eta urtetan geldirik egondako ur paduratsuetan murgilarazi. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.
Ez nintzen erori, eta deabru haiek ez zuten jadanik ni amildegian murgilarazteko asmorik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.
Existitzeari herra, nazka izatea, neure burua existiarazteko, existentzian murgilarazteko beste modu batzuk dira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 170. orr.
Kontraesan horrek behin baino gehiagotan murgilarazi ninduen eskizofreniaren ur arreetan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 193. orr.
Karlomagnoren ondorengo erregealdi zorigaitzekoek, normandiarren inbasioek, barne-gerrek, atzera ere hasierako iluntasunean murgilarazi zituzten nazio garaileak; ahaztu egin zitzaien irakurtzen eta idazten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.
Uhinen errepikapen hipnotikoak lagunen barnearekin bat egin zuen, nolabait, eta kadentzia basati batean murgilarazi zituen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.