Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oroit dut Baiona jo genuen biharamunean gizonezko sabelandi bat azaldu zela amaren etxean, girgileria espantagarriz hornitua eta italiera murduskatzen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 45. orr.
Komunikabideen aurrean murduskatu zituen lehen hitzek oihartzun handia izan zuten: berak gola sartuz gero, arazorik ez zela egongo eman zuen aditzera, gaztelania eta ingelesa nahastuz. Berria - Kirola 2004-10-06
Euskaldun berriak izatera iritsi ez, eta neke-izerdi askoren artean mintzaira ikasi berria murduskatzera ausartzen direnen eleak imitatzea da hemen jolasa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 197. orr.
Nexkak bi urte edo izango zituen, baina isildu gabe mintzatzen zen, bere haur hizkeran hitzak murduskatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.
Begietara so egiteko adorerik gabe, denbora faltaren ondorio penagarriez zerbait murduskatzen hasi nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.
Ez da batere atsegina senarraren ondoan esertzea eta eterraren eraginetik esnatzean beste emakume baten izena murduskatzen aditzea, zurea aditu beharrean. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 34. orr.
Zintzurra tinkatu zitzaion eta berriro Gure Aita murdukatzeko saioari ekin zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 277. orr.
Zeremonia partikularrak murduskatuz ehorzten ditu nork bere hildakoak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.
Ulertu ez nion zerbait murduskatu zuen, eta kanpora atera zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Berriro lanari ekinez, music halleko kanta zahar hura murduskatzeko. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.
Urdaila hutsik dute, baina azenario bat murduskatuz joaten dira, beren etxe hotzetatik irten eta oraindik ere hotzago dauden kaleetatik ibiliz, ikasgela hotzetara. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.
Batzuetan laranjak ipintzen nituen; bestetzuetan sagarrak; nik murduskatu edo milikatu nitzakeen titiak ziren, eta beheko sakonunean zapi bat ezartzen nuen gurin edo olio apur batekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.