Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Patar lauzaduna, beribila jauzika ari dela eta bihotza pil-pilka, iragan dut, murailen barnera sartu-eta, lau egunentzat hor uzteko lo mekanika. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.
Aulkitik altxatu eta murailan behera egin zuen, Igentearantz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.
Lau partetan partitu baitzuten haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu-leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.
Gainera, motozaleak haizearen muraila zulatzen du bere gorputzarekin, eta haizearen burrunbak kasko barruan sortzen duen gorreria bezalako marmar itoak are gehiago isolatzen du gidaria errepidearen erdian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.
Egunean eguneko gertaeren erasoaren aurrean murrailak jasotzen ditu gure baitan eromena sar ez dadin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.