Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauen ustez, aurretik gertatu ziren industria iraultzek, ehule, irule, garraiolari, muntatzaile, tornulari edo errementarien bizi-modua aldatu zuten. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.
Batzuentzat, neska gazte hori, gaixtagin bat izanki, "terrorista" bat, hain segur beste norbait hil beharra zuen lehergailu baten muntatzailea. Herria 2001-08-02
Tailerreko muntatzaileak eskuz konpondu behar izaten du erredakzioan egindako txandrioa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.
Euskal zinemagile, aktore, gidoilari, produktore, muntatzaile eta soinu banden konpositoreei buruzko hiztegi entziklopedikoa osatu du. Berria - Kultura 2004-01-30
Antoine d'Abbadie d'Arrast famatuaren adixkide eta laguntziale handiena, lore-jokoen muntatzaile kartsua. Herria 2004-07-01
Zenbat jende orotarat euskal-presoen sustenguz? bost milako bat muntatzaileek erran dutenaren arabera, 2400 polizaren gostuko. Herria 2001-06-14
Manifestaldiaren muntatzaileak garbiki erran dute nehork ez deusek ez diotela gibelerat egin-araziko. Herria 2002-12-05
[Sustengu bazkariaren] muntatzaile, Askatu elkartea, Jean Marie-ren hurbilekoak eta lagunak. Herria 2004-09-02
Muntatzaile postua lortu zuen, eta hainbat lan egin ostean, 1941n Orson Wellesen Citizen Kane-n jardun zuen. Berria - Harian 2005-09-15
Telebistetako egitarau muntatzaileek ontsa dakite [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 150. orr.
Ikusgarri muntatzaile hautak izan direla mauletarrak. Herria 2004-07-29
Artixta zen errotik eta besta muntatzaile gaitza. Herria 2004-09-30