Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muntatu, munta, muntatzen (orobat montatu g.er.) 1 du ad ikuskariez eta kidekoez mintzatuz, emanaldia antolatu.

Muntatu zioten pilota partida bat, berak bien kontra jokatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 119. orr.

Luzaidarrak famatuak ziren Donibane Garazin eta beste hiri zenbaitetan muntatzen ziren indar jokoetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Gero kostaldeko presoen, ikastolaren edo errefuxiatuen alde muntaturiko dantzaldietara lehiatzen ziren, neskaka, usu arrakastarik gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

2 tresnez, egiturez eta kidekoez mintzatuz, osatzen duten atalak elkarri lotu.

Azkenean motorra muntatu eta martxan jarri nuenean, berak irri-murrika egin eta "Bravo" esan zuen, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Bonba horien parte bat lurpe hortan muntatzen omen zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

Lanetik kanpo telebistak muntatzen zituen, gero prezio onean saltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Goizean aparatuak muntatu baino ez zuen egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Ez naiz puskaz puska muntatu makina bat ni, humano soil bat baino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

Fardelak egunero garraiatu beharra, dendak egunero muntatu eta jaso beharra, otorduak prestatu beharra...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 169. orr.

Pintura ekarri bitartean aldamioa muntatu genuen sakristian, hango sabaia margotzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 172. orr.

Badugu Donibane Lohizunen, duela dotzena bat urte muntatua, [...] ur galduen garbitegia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 149. orr.

Mekanoa aurrenekoz montatu zuenean.     «Bizia lo», 2003 - 22. orr.

3 irud/hed

Gorputzean, berriz, oso arin eta nahiko tenperatura baxuan apurtzen eta muntatzen dira berriro proteinak eta beste hainbat substantzia konplexu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

-Asier honek arrasatu egiten dik roilo txarrak montatzeko orduan!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

4 armez mintzatuz, tiro egiteko eran jarri.

Aldameneko garitan guardia zibil bat zegoen goitik behera begira, eta, egoerak gaindituta erabat, fusila muntatu eta patiorantz apuntatu zuen urduri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Arma muntatua zuen eta geziak niri egiten zidan so.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Armak muntatuta eta bihotza taupaka ailegatu ginen Sestao-Barakaldoko bidegurutzera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 147. orr.

Anek, frankotiradore batek bere arma muntatu ohi duen sotiltasun eta leuntasun berberarekin desmuntatu zuen Pearla zatika.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 44. orr.

Muntatu gabe zekarren eskopeta, baina ez zen ehiztaria.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Baionako etxea aurkitu, goiko pisuan Mauser 66a muntatu eta itxaron zure ehizakia agertu arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

5 filmez eta mintzatuz, osatzen duten pasarteak hurrenez hurren lotu.

Film guztiak, edo ia guztiak, muntatuak dira, film batzuek oso plano gutxi badituzte ere, eta muntaketaren eginkizuna alde guztietan berdina ez bada ere, oso alderantziz baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

6 egunkariez eta mintzatuz, testuak eta argazkiak orrialdeetan antolatu.

Ekipa hortan, badira gazteak ere parte hartzen dutenak, Herria-n idazteko-edo..., muntatzeko edo...?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 120. orr.

7 antolatu, organizatu.

Laborantzako kooperatiba herrikoia muntatuko hemen zuen zerbitzuko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.

Biziko gauza seriosena duk familia baten funtsez muntatzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Guk elgarrekin muntatu dugun elkarte batean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 44. orr.

Familiaren dirua xahutzen zuen etorkizunik gabeko fabrikak muntatzeko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

1929an muntatu zuen zortzi dantzari zeuzkan talde bat, behenafartar dantzak emaiteko Barzelonan, nazioarteko erakusketaren karietara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.

Orotara 50 langile gutienez, nahiz Arrasateko buruzagitzak kopuru apalagoa duen ofizialki aipatzen, enpresa komiterik ez dadin munta, 50 langiletako lantegietan behar litaikeen bezala.  Herria   2005-11-24

Itzulpen zerbitzua muntatu zuten.     «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

8 muntatuxe muntatu xamar.

Karia hortarat, hautagai zerrendak muntatuxeak dira hor gaindi, batzu agertuak ere, gehienak egun hotan agertuko.  Herria   2001-01-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus