Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muntaia (orobat muntai) 1 iz muntatzea, muntaketa.

Nik muntaiak zuzentzen ditut, milioiak eta milioiak kostatzen direnak, eta dagoeneko makina bat zentral elektriko dauzkat neure zuzendaritzapean eginak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 146. orr.

Gure turbinak oraindik ez baitzeuden muntaiarako prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 144. orr.

Muntaia ongi burutu zen... ni gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Erakusketaren muntaiari ekin zion garaian, berriz, museoaren aretoan bertan esku-hartzea bururatu zitzaion.  Berria - Kultura   2006-02-08

2 irud/hed antolaketa.

Argazkiekin muntaiak egiten ditu Schommerrek, zimurtuz, likidoz bustiz eta elkarren gainean jarriz.  Berria - Kultura   2004-02-26

Orrialde bakoitzaren diseinua eta muntaia kazetariaren eta haren ordenagailuaren egitekoa delarik, ezin hobenaren erantzulea auzoan bilatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Zineman muntaiak duen garrantzia du kantuen ordenak emanaldi batean.  Berria - Kultura   2004-04-14

Filmaren giroan behar bezala sartzeko, ordea, filmaren lehen kopia ikusi behar duzu; lehen muntaia horrek jartzen zaitu arrastoan.  Berria - Kultura   2006-03-29

1913rako aurkeztuak zituen Walter Benjaminek "zinema-estiloa" eta "muntaia" kontzeptuak, bere literatura-teoriaren osagarri gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Aurrez landuriko osagaien antolakuntza parataktikotzat hartu zuen muntaia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizkaia Arena saskibaloi pabiloi bihurtzeko muntaia lanak iragan astelehenean hasi ziren, eta ACBko teknikariek herenegun eman zioten baiezkoa instalazioei.  Berria - Harian   2006-01-20

Osagairik gabe, muntaia katea gelditu beharrean izango da.  Berria - Ekonomia   2004-10-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

61 argazki, 24 argazki muntaia, 18 marrazki, 21 margo eta Lekuonaren 50 objektu aukeratu dituzte. Anu Pennanenen (Finlandia, 1975) bideo muntaiak, berriz, arkitekturaren eta espazioaren azterketa interesgarria egiten du emakume itsu baten bidez.  Berria - Kultura   2004-02-25

Irrati-muntaiak eskuz egiten genituen: enbarazu egiten zuten eztulak eta gainerakoak non zeuden zehatz-mehatz kalkulatu, "gilette" batekin zinta ebaki, etenda geratutako zintaren bi muturrak zelorekin itsatsi, eta aurrera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Hala ere, badago besterik ikusi zuenik París no se acaba nunca-n: guztiaren gainetik publizitate-muntaia erraldoia zatekeen, zeinaren helburu bakarra La asesina ilustrada nobela haren promozioa izango baitzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 133. orr.

5 (artegintzan) ik instalazio 2.

Une honetan SoHoko EXIT galerian dauka muntaia bat eta Stuttgart eta Belgikan izatekoak ditu beste erakusketa pare bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

6 antzerki lan bat antolatzea.

Martxoan EHUko Aula de Teatro taldearekin Hiritarrak izeneko muntaia berria estreinatu behar du.  Berria - Kultura   2006-01-06

Aktore lana da muntaia horretako baliorik nagusiena.  Berria - Kultura   2004-02-22

Medea, la extranjera izeneko muntaian Euripides, Seneka, Pasolini eta Heiner Müllerren testuak erabili dira, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-02-24

Lindsay Kempekin lan egina du aurretik Flauta Magikoa Mozarten operaren muntaian.  Berria - Kultura   2004-05-06

7 engainatzeko antolaketa.

Gezurra izan zen guztia; muntaia bat, Hollywooden filmatutako muntaia zikina.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 137. orr.

Brigada Zientifikokoak oporretatik itzuli dituk, eta, atzo aipatu zidatenez, armaren gainetiko azterketa aski izanen zitzaiguan hiltzaileak prestatu nahi zigun muntaia gezurtatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Muntaia poliziala salatu dute Askatasunak eta Segik, eta «okupazio militarra» amaitzeko eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Auzi honi muntaia politiko-juridiko-poliziala iritzi zion.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Mezkitako sarraskia xiiten muntaia dela diote AEBek.  Berria - Mundua   2006-03-29

Grabazioa, bistan da, muntaia bat da, gerta daitekeen gertaera bat irudikatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muntaia izan (3); muntaia politiko (4); muntaia poliziala (3)

muntaiak egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus