Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

munta 1 iz garrantzia, gorabehera.

Munta handiko auzi batek kezkatzen zuen Kirxa, kafe etxeko nagusia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Untsalaz, denek konprenitu behar ginuke munta handi-handiko bozak direla igandeko horiek.  Herria   2004-06-10

Ez, ez nintzen huskeriengatik munta handiko kontuak zalantzan jartzen hasiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Munta gutxiko kontua, nolanahi ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Bertze kidetasun bat, ez munta gutikoa, hiri atlantiarrarekin: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Erran dut non ez den dudazko edo delibero eskaseko, munta gutiko, salbuespen zuzeneko izatez aitzakia zerbait aurkitu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

Dena dela, antikomunismo sutsu hori ez da muntarik gabeko kontua, niri axola gutxi bazidan ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

2 munta izan du ad

Zor didazu uharte bat, hori da munta duen kontu bakarra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Berarentzat, etorkizunak zuen munta, ez bestek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.

Egia erran, hori hola izanik ere, zer munta zuen horrek?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Zer munta du lehentxeago edo berantxago izanik ere?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Ez du biziki munta, Doktor agurgarria, jendek gu geu judika gaitzaten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

Aldiz, badakit, eta horrek gehiago munta du enetzat, zoin den zure bihotzeko mina.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Iraganak iragan, horrek baitu gehienik munta geroari buruz.  Herria   2004-03-04

Enetzat ez zuen horrek deusik munta, bainuen aizina guzia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

· Gaurko ibilbideak ez du muntarik eta urtean zehar erabili dudan tentsio goxoa airatu zait jada.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.

Egia erran, ixtorio hortan hirugarren ateratzeak ez duke berenaz hanbateko muntarik.  Herria   2001-09-13

3 muntako munta duena, garrantzizkoa.

Haizu zen, gainera, berriz eskatzea, mutur beltzik ikusi gabe, eta, hura bezain muntako, bakea bermatua zegoen: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Oraindik ez zuten Juan hil, hori zen muntakoena, komunismoa bizirik zegoen grebak porrot eginagatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

· Aroa bera ere agian alde izanez, horrek berak ainitz muntako baitu zernahi gisaz...  Herria   2003-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus