Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euren erabakiaren aurrez munstrokeria bat zena, giza erailketa, bat-batean etika iraultzailearen eskakizuna zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.
-Munduan pasatzen ahal den munstrokeriarik izugarriena bizi izan diat nik, hortxe, orain lurrera eroria den borda horretan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.
Adierazpen hori munstrokeria bat, lotsagabekeria bat iruditzen zitzaien Niniri eta andre Leonardari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.
Ez bainintzen ohitua ni, horrelako munstrokerien ikusten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 130. orr.
Kanpoak zoragarriak dira eta amets poetikoetan, espantagarrietan irudimena hegalda litaike, errealitatearen mustrokeria ez balitz hor, egun guzietako itsuskeria, ahalkegarrikeria, ez balute erokeriaren eta herioaren herstura zorrotz eta sarkorrek zure muina ixtant guziz murtxikatzen, higatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.