Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asteasu, Albiztur, Zizurkil eta beste hainbat herri pausatzen diren lekuan munduratu nintzen 1951. urtean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 14. orr.
Ez zekien zergatik baina bere sabeletik munduratuko zen lehen haurra neska zatekeela imajinatu zuen beti Maianak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.
Halatan, agorril hondarrean, Pierraren emazteak hirugarren haur bat munduratu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.
Haurgintzak emakumeari ematen dizkion nekeen pare jarriak zituen pertsonaiak munduratzeak berari sortzen zizkionak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.
-Munduratu dudan alaba desira nuke azken aldiko ikusi. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.
Epe laburrik barna munduratuko zuen semea edo alaba nola hazten ahalko zuen bakarrik? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.
-Hona zer dakarkigun emaztekiei haurrak munduratu beharrak: mina eta nazka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.
Amets batek munduratu nindian, eta bertze amets batek eraman nazala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 631. orr.
Ez al zara, bada, munduratu, lilura zaitzaten? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.
Hannak diost gure haurra ez zatekeela inoiz munduratua izango, gu biok elkarrengandik banandu ez bagina. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.
Arras munduratzeko azken ahaleginak egin bitartean begira geratu zitzaion Maiza. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.