Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mundakar izlag/iz Mundakakoa, Mundakari dagokiona; Mundakako biztanlea.
Barojak, itsasoaren gaiarekin idatzi zituen eleberrietako batean, Basterretxea bat, mundakar jatorriko negrero jatortzat du aipaturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Juan Leon Kruzalegi artista mundakarrak ostera koadro ederra eman zuen errifarako. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.
Mundakarra zen bera eta ordurako hasia zen /ea/ jatorri zuten ia bilkuretan ere kontsonantea eransten. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.
Mundaka zela Zona Nazionalera irteteko hautaturiko lekua, izatez itsasertz mundakarra halako operazioak egiteko leku arriskutsua zen arren. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 217. orr.