Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tractatusean ezartzen diren erregela zurrunen ordez, erregelen multiplizitatea defendatuko du Ikerkuntzetan, hizkuntza joko askoz osatutako joko bat dela esango du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.
Gertakariak subjektuarengan hasi duen prozedura aldatzailea ez da amaitzen, izaeraren multiplizitatearekin du zerikusirik, eta azkenik pentsamenduak berea duen infinituarekin lotua dago. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.
Jainkoaren esentziari dagokio Batasun Hutsa izatea, ez zaio gehitzen ez kantitaterik ez multiplizitaterik, ez eta pentsamendu mailan ere; eta Jainkoagan dagoen guztia Jainkoa bera baizik ez dela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.
Sar zaitez eta eraman Harenganaino zure multiplizitatearen azkengabeko izaera ulertezina, Berak sinplifika dezan bere esentziaren singletasunean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.