Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

multiplikatu, multiplika, multiplikatzen du ad ugaritu, askotu.

Orain badakit inon ere ageri ez ziren asmoak edo esanahiak bilatzen nituela pelikuletan edo liburuetan, kaleidoskopio batean bezala multiplikatzen nituela berez adiera bakarrekoak ziren eszenak, interpretazioak, hitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Gerran, gainera, multiplikatu egiten dira portaera larriak.  Berria - Kultura   2004-05-18

Jacques semerik zaharrenak legeak hartu zituen trepetatzat, eta izen bat lortu ere bai gerra aurreko urte nahasi haietan, ekialdeko juduen diru eta ondasunak legepean gorde eta multiplikatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.

Isiltasunaren barne-ispiluak ematen digun irudi hutsak izuturik, ispilua mila puska egiten dugu, mila ispilutan multiplikaturik hutsetik infinitura pasatuko garen esperantzan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.

Gaita batek hiru edo lau soinu ezberdin ateratzen ditu, beraz gaiteiro batek multiplikatu egiten du bere presentzia, hiru edo lau gizonen zarata ateraz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

Biolin gerezi-koloreak, biolin gerezi-usainekoak hitz egiten baitzuen bere ordez, biolinaren doinua baitzen haren ahotsa, mila bider multiplikatua ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus