Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
multikulturalismo iz multikulturala izateko nolakotasuna.
Multikulturalismoa, mestizajea, hibridazioa, gai horiek zuzeneko lotura dute Erdialdeko Amerika, Karibe eta Hego Amerikarekin, eta horrek derrigortzen gaitu pentsatzera akaso ez dela egongo nazioez gaindiko nortasun delako hori, baina bai nazioen, herrialdeen, herrien, taldeen eta norbanakoen araberako nortasun mugagabeak. Berria - Kultura 2004-04-13
Multikulturalismoa omen da demokraziaren eta pluralismoaren gaitzik larriena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 107. orr.
Populazio-mugimenduak, W. Kymlicka-k azaldu duenez, multikulturalismoaren arazoari buruzko hausnarketa bultzatu du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.