Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mulato 1 izond/iz gurasoak zuria eta beltza dituena.

Kubako neska mulato baten listua oso bestelakoa da.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.

Gogoan dut Salambo, eta azalean ageri zen neska mulato ia biluzia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.

Inoiz ikusi dudan neskarik ederrena zen, argala, gihartsua, gorputza leunkiro betegina sumatzen zitzaiola bere azal mulatoa nekez estaltzen zioten galtza motxen eta brusaren azpian.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

Etxearen barrualdetik hogeita hamar bat urteko emakume bat atera zen, mulatoa, oso erakargarria, garaia eta liraina.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 184. orr.

Kazetari doilor horrek agiriak faltsutu zituen, bai eta arima ere -sinetsiko al duzu morroia mulatoa zela? beltzarana, garai hartan esaten zen bezala-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Gazteak ziren, ederrak, sentsualak, zuriak edo beltzak, baina gehienbat mulatoak, gorputzak jainko exotiko eta betegin batek zizelatu zizkienak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

Zaindariak senar-emazteak ziren, mulatoak, zein baino zein politagoa, bikote perfektua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Dolu-ipurdia deitzen zien andre zuriei beltz batekin edo mulato batekin oheratuz gero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hasteko, mulato itxura hartu baitzion Sararen amak Sergiori.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neska mulato (3)

neska mulatoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus