Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mukuru (orobat mukurru; Euskaltzaindiaren Hiztegian mukuru agertzen da) 1 adlag neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka.

Jendetza handiak mukuru betetzen zituen espaloiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Egun hauetan, mukuru beterik daude presondegiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Latorrizko zaborrontziak mukuru beteak zeuden espaloietan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.

Holanda eta Ingalaterrako arrain zuriek mukuru betetzen zuten azoka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Eta barre egiten zuten, elkar besarkatzen, bihotza mukuru betetzen zien adiskidetasun bizia elkarri nola adierazi ez zekitela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Frontoia mukuru zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Autoak mukuru zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Trena mukuru zihoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Tren berria mukuru eginda zetorren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.

Ximurrarekin erreta egoteko arrazoien saskia mukuru neukan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

773. urteko egun hartan hasi zen dena, bidaia amaiezin baten ondoren, Indietatik zetorren karabana mukuru zamatu bat Madinat al Salam, Bakearen Hiriko ateetan agertu zenean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Nire bihotz mukuru beteak ez hitzik ez malkorik atxiki zezakeen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Guk, zaurituok (hirurehun bat guztira) bertan prestatutako hamalau gelak betetzen genituen, mukurru.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 255. orr.

T.-ko zezen plaza, mende hasierakoa, lepo zegoen, mukuru.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

2 (-z atzizkiaren eskuinean)

Gelatxo gris hura arropaz eta artisten argazkiz mukuru beteta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Hain nago oraino zorionaz mukuru betea, non ezin baitut zorion hori ederretsi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

Dolarrak eman ohi duen harrotasunez mukuru beteriko begiak. damen aho urrintsuetatik mota guztietako iradokizunak eta galderak iristen zitzaizkion, sotiltasunez eta adeitasunez mukuru beteak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Ezen presoago edukiko baininduten belarrek eta zuhaitzek, kale jendez mukuru beterikoen eta tximiniez jositako teilatuen oihanek baino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Aitzakiaz mukuru nengoen, bada, neure koldarkeria zuritzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Lasaigarri, nonbait, halako musika leuna piztu dute, biolinez mukuru oratua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 24. orr.

Isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

3 (aditza ezabaturik)

Florentek entzuten zion, platera mukuru, jangelaren garbitasun elizakoak bihotza bereganatzen ziola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Burua kezka horiekin mukuru, balkoira igo zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Estadioa mukuru eta berari tokatzen nonbait pilota jaurtitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Bagenituen bost kaiola mukuru.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Nik ezingo nuke halakorik eraman, zabor-saskiak hego dardartiz mukuru, pentsa...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Hemendik tira eta handik luza moldatutako testua eratxiki nion azpian, literaturaz mukuru eta informazioz eskas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Zezen plazak guardia zibilez mukuru eta Mediterraneoko hondartzak suediarrez beteta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.

Gurdi haietako bi trabeska zeuden kalearen erdian, zaku grisaskez mukuru, ibiltzeko traba.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

4 (izen gisa)

Hori degenerazioaren mukurua da, alajainkoa!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.

Mendeku gisa [...] gogor gaitzesten zituen hark emaniko agindu guztiak eta zentzugabekeriaren mukurua ikusten zuen haren erabaki eta egintza guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Ez al zen, bada, zahartzaroak duen itsustasunaren mukuruaren bila etorri etxe hartara?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Pubiseko ilea hasten den lekuan, klitoria dago, estalki gorrizta batek ondo babestua, plazer emaile paregabea, emakumearen sentimenaren mukurua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

• 5 iz mukulua.

-Orain su emaiezue azkar mukuru horiei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.

Mukuru handi samar bat nabarmendu nuen morroiaren musuzapian bildurik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus