Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lasaitu egiten naiz manta batez bildutako mukulua ikusita: lehengo lekuan segitzen du hildakoak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.
Suhiltzaileak ibai-zolan zeuden beti, garabiko kablearen muturrari mukulu bat lotu nahian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Haien izaerak gauza bera dio, argi ikusten baitute mukulua txikiagoa dela zatian osoan baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.
Tabako-paketearen mukulua sentitzen dut, baina ez naiz paketea ateratzera ausartzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.
Igeltsu mukuluak, ate puskak eta hauts hodei itsugarriak hegaldatu ziren norabide guztietan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.
Amak bultzada txikia eman zidan logelako aterantz, bularraren kontra zeukan arropa-mukuluaz. Gero orrialdea tarratatzen du mila pusketetan eta mutilari ematen dio paper-mukulua -: bota zakarrontzira! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 85. orr.