Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantzian gaindi, bi egunetarik, haur bat sortzen da mukobisidosarekin (200 haur urte oroz): xinpleki esplikatzeko, eriak hatsa nekez hartzen du batetik, eta liseitzeko trabak ere baditu bertzetik, pankreak ez duelarik behar lukeen lana egiten. Herria 2004-09-23
Ea posible izango den, terapia genikoz, Duchesne-ren miopatiak edo mukobiszidosiak jota dagoen gaixoa sendatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.
Barne mukurru bete batean, mukobisidosaz joak direnen biziaz filma labur bat erakutsi da lehenik, eritasun hori zer zen konpreniarazteko. Herria 2004-09-30
Arian-arian, guztiz ezezagun ziren molekula batzuk ere aurkitzen dira; besteak beste, mintz-arteko konduktantziaren erregulatzailea; harexen matxura jakin batzuk dira, antza, mukobiszidosiaren kausa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.