Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zuk zer uste duzu, ume mukizu bat naizela? Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.
Urtebete zaharragoa, beraz, eta gu harendako "kakaume mukizu batzuk" baizik ez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.
Nipperrek zioenez, txotxongilo mukizu bat zen, eta lekuz kanpo zegoen, hobe zuen ostera eskolara itzuli. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.
Uste diat begiak zuen sudur mukizuak baino baliagarriagoak direla. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.
Parkeko umeei begira nengoela, halako batean, joan den eguneko mukizuarekin topo egin nuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 156. orr.
Nola deabru izan zitekeen mukizu hura hain argia? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Galdera bitxia da zortzi urteko mukizu baten ahoan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 117. orr.
Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.
Gehienei mukizu ahobero bat iruditu izanen nintzaien, baina batek baino gehiagok bere burua ikusi izanen zuen nire mirail gaztean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.
Bakarrik ari zelakoan, eta pauso guztiak jarraitu zizkion mukizu alproja hark! Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 276. orr.
Hogei urteko mukizu puntu-com milioiz okituez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.
"Listoa duk, gero, mukizua!", esan du beste batek. «Bizia lo», 2003 - 83. orr.
-Mukizu alaena! Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 5. orr.
Haurdunaldiak eta mukizuak etorri, haurdunaldiak eta mukizuak joan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.