Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mukizapia sudurpean zuela sartu zen, egundokoa harrapatu zuela esanaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.
Mukizapiarekin xukatu nuen aurpegia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.
Poltsikotik mukizapia aterata, betaurrekoak garbitu nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Poltsatik kleenex mukizapia atera eta begietako malkoak xukatu nituen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.
Mukizapi batekin bildu zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.
Hor egongo da, sukaldeko mahaian eserita, mukizapia eskuan. «Bizia lo», 2003 - 29. orr.
Jendaurrean lotsagarri ez geratze aldera noranahi larrialdietarako muki-zapi kutxatxo batekin joan beharra zeukan txotxolo malkotsu bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.
Lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia-kabinete bat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.
mukizapia atera (6)